Skip to main content

ASOCEX

2017/14 Olaztiko Udala (2015)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2017/14 Olaztiko Udala (2015) ()

Kontuen Ganberak Olaztiko Udalaren 2015eko kontuak aztertu ditu. Txostena Parlamentuko eledunen Batzordeak eskatu zuen, UPN taldearen eskariari oniritzia eman ondoren.

Txostenak dioenez, 2015ean Olaztiko Udalak 1,8 milioi gastatu zuen, eta 2,2 milioi bildu. Udalak badu erakunde autonomo bat –musika eskola- eta sozietate bat: erburua Olazti, SL. Musika eskolaren gastu eta diru-sarrerak 30.000 eurokoak dira, eta sozietatearenak 180.000 euro. Olaztiko Udalak 24 langile ditu.

Udalak bilduriko 2,2 milioitik milioi bat zuzeneko zergak dira, milioi erdia ohiko transferentziak eta beste milioi erdia udal tasak, ondare bidezkoa sarrerak eta komunalak. Gastuei dagokienez, langilerian 660.000 euro gastatu ziren, ohiko ondasun eta zerbitzuetan 620.000 euro eta ohiko transferentzietan 280.000 euro.

Kontuen Ganberak dioenez, 2015eko kontuek ongi islatzen dituzte ondare egoera, aurrekontu kitapena eta finantza egoera.

Legezkotasunaren azterketa ere udalaren aldekoa da, udal finantza jarduera legediaren araberakoa baita. Dena den, kontratazio guztietan zenbatekoren araberako prozedura beti zorrotz betetzeko eskatzen da.