Skip to main content

ASOCEX

2002/04 San Martin de Unxeko Udala (2000)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2002/04 San Martin de Unxeko Udala (2000) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak San Martin de Unx-eko Udalari buruzko txostena ezagutarazi du. Aipatu txostenak 2000ko ekitaldia aztertu du, honako gai hauetan sakonduz: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren finantza egoera.

Kontuen Ganbarak emaniko datuen arabera, azterturiko ekitaldian Udalak 807.000 euro gastatu (134 milioi pezeta) eta 622.000 euro bildu zituen (103,5 milioi pezeta).

Txostenak dioenez, aurrekontu betetzeak ongi islatzen ditu urtean zehar eginiko diru-eragiketak, baina badira txostenak zehaztu diren akats batzuk. Kontuen Ganbarak ezin izan du ondare egoerari buruzko iritzirik eman, ondasun zerrenda egin gabe dagoelako.

Legezkotasunaren gainean eginiko azterketak aurrekontu arloan arazo batzuk direla azaleratu du honako gaiotan: aurrekontua onartzeko eta hura betetzeko epeak; aurrekontuak finkaturiko diru-kopurutik gorako gastuak eta hainbat zerga-ordainketa epez kanpo egin izana.

Udalaren finantza-egoerari dagokionez, ez da kezkatzeko modukoa. Urte amaieran Udalak diruzaintzako gerakin negativoa izan zuen (14,5 milioi pezeta), ez ohiko gastuak zirela eta. Epe luzerako zorra 378.000 eurokoa da (63 milioi pezeta).

Laburbilduz: Kontuen Ganbararen iritziz San Martin de Unxeko Udalak aurrekontu jarduera hobetu behar du eta gastuak hobeki kontrolatu behar ditu. Halaber, udal zerga guztiak behar-bezala onartu eta ordainketa epeak ongi zehazteko eskatzen dio Udalari.