Skip to main content

ASOCEX

2017/11 Sodenak Davalor Salud, SL-ri emaniko maileguak

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2017/11 Sodenak Davalor Salud, SL-ri emaniko maileguak ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Sodena sozietateak Davalor enpresari emaniko maileguei buruzko txostena kaleratu du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, PP taldearen ekimenez. Lanaren helburua da maileguen egokitasuna eta horretarako erabili diren txostenak aztertzea.

Txostenak gogoratzen duenez, Sodena enpresa-proiektuak bultzatzen dituen sozietate publikoa da. Bere zereginetako bat da diruz larri dabiltzan enpresei laguntza ematea, maileguak emanez edo enpresaren kapitalean sartuz.

2016an, 12 bat milioiko inbertsioa egin zuen Nafarroako 36 enpresatan.

Davalor Salud SL 2011n sortu zen Taxoaren, optikendako makinak egiteko asmoz. Enpresak garatu duen makinak ikusmena neurtzeko modu berria eskaintzen du, hiru dimentsiotako bideo joko bat erabiliz.

Davalor-ek 17,7 milioiko kapitala lortu du, jende askoren inbertsioaren bidez (crwodfunding), eta 30 milioiko inbertsioa egin du ikerketa eta garapenean. Gaur egun, 42 langile ditu: 33 Taxoaren eta gainerakoak Terrasan eta Alcalan.

Kontua da makinaren garapen eta merkatuan jartzeko prozesuak atzeratu egin direla, eta horrek ataka estuan utzi du enpresaren finantza egoera. Lehen makina Tuterako optika batean paratu zen, iazko abenduan. Enpresaren helburua da aurten beste zazpi optiketara eramatea, eta abendurako kontuak berdintzea.

Sodena 2012tik ari zen enpresari laguntzeko aukera aztertzen. Azkenean, 2015eko irailean egin zuen. Nafarroako Gobernuak, Garapen ekonomikoa eta Ogasun kontseilariek eskatuta, eskaera bat egin zion Sodenari Davalor-i milioi bateko mailegua eman ziezaion. Akordioak bi txostenen babesa zuen: juridikoa bata, ekonomikoa bestea. Maileguaren helburua zen enpresa salbatzea, finantza egoera oso zail batean.

Txostenak dioenez, ez ohikoa da enpresei laguntzeko erabili zen bidea, gehienetan Sodenak berak zuzenenean hartzen baititu erabakiak. Nolanahi ere, Sodenako administrazio kontseiluak oniritzia eman zion maileguari, enpresari baldintza batzuk jarrita: maileguaren bermea, batetik, eta zuzendaritza zein sorturiko enplegua Nafarroan geldituko zirela.

Ondoren, Sodenak eskaturiko bideragarritasun plana onartuta, sozietate publikoak beste bi mailegu ematea erabaki zuen, 400.000 eta 600.000 eurokoak. Lehen maileguaren bermea produktuaren patentea da, eta beste biena enpresako bultzatzailearen akzioak.

Kontuen Ganberak azpimarratzen duenez, Sodenaren ekimen guztiak apustuak dira eta, beraz, ongi edo gaizki atera daitezke. Nolanahi ere, kasu honetan apustuarekin bat egiteko arrazoiak argiak dira: sektore estrategikoa da, produktua berria da, teknologia handikoa eta bakarra merkatuan. Ikerketa eta garapenean inbertsio handikoa da, eta zuzenean zein zeharka sortzen dituen lanpostuak maila eta kalitate handikoak dira.

Sodena kontrol zorrotza egiten ari zaio proiektuari, negozioaren bilakaera, arrisku eta enpresaren betebeharrak aztertuz. Alde horretatik, aipatzekoa da enpresak ez dituela lehen maileguaren interesak ordaindu (62.000 euro). Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin zorra du, eta enpresaren finantza egoera oraindik nahiko larria da.