Skip to main content

ASOCEX

1999/07 Sodenaren arrisku-kapitaleko jarduera

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

1999/07 Sodenaren arrisku-kapitaleko jarduera ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Sodena enpresa publikoari buruzko txostena argitaratu du. Sodena 1984an sortu zen bi helburu nagusi betetzeko: Nafarroan inbertsioak lortzea eta egoera zailean dauden nafar enpresei laguntzea.

Kontuen Ganbarak emaniko datuen arabera, hamabost urteotan Sodenak 48 enpresatan parte hartu du eta gaur egun 14 enpresatan segitzen du.

Itxita edo bukatuta dauden ihardueretan Sodenak bere gain hartu duen arriskua 4.200 milioikoa izan da eta 1.500 milioiko etekinak lortu ditu. Galera handiena 322 milioikoa izan da eta etekin handiena eman zuen enpresak 2.100 milioi eman zituen.

Gaur egungo iharduerei dagokienez, Sodenak 3.000 milioiko inbertsioa egin du eta, dagoenezko, 1.000 milioi lortu ditu etekin eta interesen bidez.

Kontuen Ganbararen txostenak emaniko datuen arabera, Sodenak sei errekonbertsio prozesutan parte hartu du. Horietako lau arrakastatsuak izan dira, beste batean ez du nahi zuen emaitza lortu eta bestea oraindik ez da bukatu.

Txostenak dioenez, Sodenak nafar 48 enpresaren kapitalean sartu da azken hamabost urteotan. Hamar enpresatan elkarte publikoak jarri zuen dirutza osoa galdu du.

Hala eta guztiz ere, Kontuen Ganbarak positibotzat jotzen ditu Sodenak lortu dituen emaitzak zenbait kasutan dirua galduagatik, oro har, emaitzak onak izan direlako. Izan ere, Kontuen Ganbarak eginiko kalkuluen arabera, Sodenak gaur egun duen 2.700 milioiko kapitala ia hirukoiztu egingo litzateke inbertsioak dituen enpresen kapitalaren balioa kontutan hartuko balitz. Eta etekinak are handiagoak lirateke merkatuaren balioa kontutan hartuz gero. Hortaz, Kontuen Ganbararen arabera, Sodenak orain arte lortu duen emaitza ona da.