Skip to main content

ASOCEX

1999/17 Tafallako Udala (1998)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

1999/17 Tafallako Udala (1998) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Tafallako Udalari buruzko txostena argitaratu du. 1998ko ekitaldiari dagokion txostenak honakoak aztertu ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoeraren sla, legezkotasuna, egoera ekonomikoa eta azken txostenean eginiko gomendioen jarraipena.

Tafallak 10.250 biztanle ditu eta Udalak sei elkarte sortu ditu: Musika Udal Eskola, Kultura Patronatoa, Kirol Patronatoa, Eskualdeko Kirol Elkartea, gizarte Zerbitzuetarako Elkartea eta \"Nuestra Señora de la Caridad\" Zaharretxe-ospitalea.

Kontuen Ganbarak emaniko datuen arabera, 1998an Udalak 1.437 milioi gastatu eta 1.342 milioi bildu zituen. Gaur egun Udalak 105 langile ditu eta beste 18 elkarte autonomoetan.

Kontuen Ganbarak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urteko jarduera ekonomikoa eta baita abenduko 31ko aurrekontu egoera ere.

Tafallako Udalak iaz 1.437 gastatu zituen. Gastuen ehuneko 57 funtzionamendu gastauak dira. Aurreko urtean bezala, 1998an ere inbertsioa garrantzitsuak egin ziren, batez ere zerbitzuetan eta hirigintzan. Iazko inbertsioak gastuen ehuneko 37 izan ziren.

Dirusarreretan garrantzitsuenak trasnferentziak dira, ehuneko 48 egiten baitute. Zergen bidezko dirusarrerak ehuneko 35 dira.

Aurrekontu emaitza negatiboa da 48 milioitan. Kontuen Ganbarak emaniko datuen arabera, iazko abenduaren 31n Tafallako Udalak diruzaintzako gerakin negatiboa zuen (59 milioi).

Ondare egoerari dagokionez, udal ondare zerrenda gaurkotu gabe dagoenez ezinezkoa da horri buruzko iritzirik ematea.

Txostenak legezkotasuna ere aztertu du. Ondorioa hauxe da: Tafallako Udalaren jarduera ekonomikoa indarrean dagoen legeria errespetatuz egiten da baina badira irregulartasun batzuk, batez ere kontratazioan.

Udalaren egoera finantzieroaz ere datu batzuk eskaintzen dira. Aipatutako diruzaintzako gerakin negatiboaz gain, Kontuen Ganbarak epe luzerako zor handia azpimarratzen du (511 milioi). Hori dela eta, datozen urteotan Udalak dirutza handia erabili beharko du zorrei aurre egiteko.

Nolanahi ere, iazko eta duela bi urteko datuak konparatuz egoera ekonomikoak hobera egin du.

Aurreko txostenean eginiko gomendioen betetzea ere aztertu da. Horren konklusioa da udal kudeaketa nabarmen hobetu dela azken sei urteotan, batez ere aurrekontu eta kontratazio arloetan.