Skip to main content

ASOCEX

2013/21 Tafallako Udala (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2013/21 Tafallako Udala (2012) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Tafallako Udalaren 2012ko fiskalizazio txostena plazaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena.

Txostenak dioenez, Tafallako Udalak eta haren erakunde autonomoek (Musika Eskolak, Kultura eta Kirol Patronatuak) 13,7 milioi gastatu zituzten. Diru-sarrerak, berriz, 13,3 milioikoak izan ziren. Udalak badu, halaber, enpresa bat: Ciudad Deportiva Tafalla izenekoa, herriko kiroldegia eraikitzeko eta kudeatzeko sortua. Enpresaren gastuak 350.000 eurokoak izan ziren, eta diru-sarrerak 90.000 euro.

Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena eta ondare egoera, baina bi salbuespen aipatzen dira: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda eta pentsio sistema propioak sortuko dituen gastuak zenbatu ez izana. Legezkotasunari dagokionez, iritzia aldekoa da, Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Gastuetan langileriarena da nagusia: 6 milioi. Ondoren inbertsioak daude (4 milioi) eta ohiko ondasun eta zerbitzuak (bi milioi eta erdi). Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 4,5 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 3 milioi eta kapital transferentziek 2,4 milioi.

Tafallako udalak aurreko urtean baino %6 gutxiago gastatu zuen, batez ere langilerian eginiko murrizketagatik. Diru-sarrerak ere %6 gutxitu ziren, inbertsioei loturiko transferentzien jaitsieragatik.

Txostenak azken urteotako gastu eta diru-sarreren bilakaera ere aztertu ditu. Aipatzekoa da 2009ra arte gastuak nabarmen handitu zirela, batez ere inbertsioengatik. (12 milioiko inbertsioak egin ziren 2009an). Geroztik, ordea, gastu zein diru-sarrerek behera egin dute. behera egin zuten.

Laburbilduz: Tafallako Udalaren egoera ekonomikoa ez da txarra, batez ere ohiko gastuak eta inbertsioak gutxitu direlako. Kontuen Ganberak bide horretatik segitzeko gomendio eman dio Udalari.