Skip to main content

ASOCEX

2016/32 Tafallako Udala (2015)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/32 Tafallako Udala (2015) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Tafallako Udalaren 2015eko txostena plazaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena.

Tafallako Udalak hiru erakunde autonomo ditu: Musika Eskola, Kultura eta Kirol Patronatuak. Badu, halaber, sozietate publiko bat: Ciudad Deportiva Tafalla, kiroldegia eraiki eta kudeatzeko egina.

Tafallako udalaren iazko gastuak 9,6 milioi izan ziren. Diru-sarrerak, berriz, 9,8 milioi. Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %6 murriztu ziren eta diru-sarrerak %7 jaitsi ziren.

Gastuetan langileriarena da nagusia: 5,9 milioi. Ohiko ondasun eta zerbitzuek 2,4

milioi egin zuten, eta inbertsioetan milioi erdia gastatu zen. Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 4,4 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 3,3 milioi eta tasen bitartez 1,2 milioi bildu zen.

Tafallako Udalak nabarmen jaitsi du inbertsioetara bideratutako diru kopurua. 2007-2012 epean diru asko gastatu ondoren (35 milioi), geroztik ez du inbertsio handirik egin. Inbertsioak jaitsiz eta ohiko gastuei eutsiz lortu du finantza egoera orekatua.

Iaz aurrekontu emaitza positiboa lortu zuen: 800.000 euro. Aurrezki gordin eta garbia ere izan zuen, eta diruzaintzako gerakin positiboa. Epe luzerako zorra 4,4 milioi da, aurreko urtean baino 600.000 euro gutxiago.

Aurrekontu kitapena aztertuta, Kontuen Ganberak ontzat hartzen du, egoki islatzen baititu udalaren finantza eta ondare egoerak. Hala ere, bi salbuespen aipatzen dira: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda, eta montepiok sorturiko gastuak ez direla zenbatu.

Legezkotasunari dagokionez, Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du. Nolanahi ere, bada salbuespen bat: epea amaitua duten laguntza teknikoaren kontratu batzuk indarrean daude, berria eman gabe dagoelako.

Txostenak hiru gomendio egiten ditu udal kudeaketa hobetzen segitzeko: 1993ko ondasun zerrenda gaurkotzea, udal ondasunen erregistroa osatzea eta montepioak eraginiko gastua balantzean sartzea.