Skip to main content

ASOCEX

2013/27 Tuterako Udala (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2013/27 Tuterako Udala (2012) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Tuterako Udalaren fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2012ko aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea.

Tuterako Udealak iaz 34 milioi gastatu eta 35 milioi bildu zituen. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (15 milioi), ohiko ondasun eta zerbitzuak (13 milioi) eta inbertsioak (1,8 milioi). Aurrekontu emaitzak milioi euroko superabita eman zuen.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %15 murriztu ziren eta diru-sarrerak %1 gutxitu ziren. Gastuei dagokienez, aipatzekoa da inbertsioen jaitsiera handia. Diru-sarreretan transferentziak nabarmen gutxitu badira ere, zergen bidezkoak handitu egin dira.

Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontuek ongi islatzen dute finantza egoera. Salbuespen bakarra aipatzen da: udalak ez dituela zenbatu langileen montepioak sortuko dituen gastuak. Hala ere, kontuan hartzekoa da duela hogei urtetik ez dela montepioan langile berririk sartu.

Legezkotasunari dagokionez, Tuterako Udalaren kudeaketa indarrean dagoen legedia errespetatuz egiten da.

Txostenak azken urteotako egoera ekonomikoaren bilakaera ere aztertu du. Begi-bistakoa da 2009ra arte gastuak handitzen joan direla eta geroztik, ordea, behera egin dutela nabarmen. Gastuen jaitsiera inbertsioen murrizketari esker egin da.

Diru-sarrererei dagokienez, zuzeneko zergek gora egin dute eta zeharkakoek, berriz, behera. Inbertsioei loturiko transferentziak ere, noski, nabarmen murriztu dira.

Tuterako Udalaren zorra 41 milioikoa da. Bi milioi murriztu da aurreko urtekoarekin alderatuz, baina legezko mailatik gora dago oraindik. Gainera, diruzaintzako gerakin negatiboa du: 6,7 milioi. Hau dena ikusita, argi dago Tuterako Udalak ezin duela kanpoko finantzaketa behar duen inbertsiorik egin.

Laburbilduz: Tuterako Udalaren kontuak zerbait hobetu badira ere, zor-maila eta diruzaintzako defizita handiak dira, eta udal jarduera nabarmen mugatzen dute.