Skip to main content

ASOCEX

2015/19 Tuterako Udala (2014)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2015/19 Tuterako Udala (2014) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Tuterako Udalaren iazko kontuak aztertu ditu. Txostenak honako gaiei buruzko iritzia eman du: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea.

Tuterako Udalaren gastua 35 milioi izan zen; diru-sarrerak ere berdintsuak izan ziren: 35,5 milioi. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (15,9 milioi), ohiko ondasun eta zerbitzuak (12,8 milioi) eta finantza pasiboak (3,4 milioi).

Diru-sarrerei dagokienez, zuzeneko zergek 12,5 milioi egin zuten, ohiko transferentziek ere berdintsu, eta prezio publikoen bitartez 8,4 milioi bildu zen.

2013ko datuekin alderatuz, gastuak %4 igo ziren, eta diru-sarreretan ez zen aldaketarik izan. Txostenak azken urteotako gastu eta sarreren bilakaera aztertu du. Alde horretatik, aipatzekoa da biak nabarmen jaitsi direla: 2009ko gastuak 52 milioikoa izan ziren eta geroztik beheranzko bidean joan dira; batetik, ohiko gastuak murriztu direlako eta, batez ere, inbertsio maila nabarmen jaitsi delako.

2014ko amaieran, Udalaren zorra 35,5 milioikoa zen, eta 7,5 milioi zuen diruzaintzan.

Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontuek ongi islatzen dute finantza egoera. Salbuespen bakarra aipatzen da: udalak ez dituela zenbatu langileen montepioak sortuko dituen gastuak. Hala ere, Udalak badu azterketa bat egina gaiaz. Horren arabera, datozen urteetan montepioak 60 milioiko gastua eraginen du.

Legezkotasunari dagokionez, Tuterako Udalaren kudeaketa indarrean dagoen legediaren araberakoa da.

Tuterako Udalak aurrekontu-egonkortasunerako eskakizunak bete egin zituen, defizit eta zor maila mugatik kanpo dituelako.