Skip to main content

ASOCEX

2005/27 Zizur Nagusiko Udala (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/27 Zizur Nagusiko Udala (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu. Datu guztiak 2004koak dira.

Zizur Nagusiko Udalak 12.833 biztanle ditu eta Udalaz gain beste hiru udal erakunde daude: Musika Eskola, Kultur Patronatoa eta Ardoi Kirol Patronatoa.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Zizur Nagusiko Udalak iaz 8,4 milioi euro gastatu eta 10,7 bildu zituen. Datu horiek aurrekontu superabita ematen badute ere, kontuen doikuntza egindakoan aurrekontu emaitzak defizita ematen du: 175.000 eurokoa, hain zuzen.

Gastuetan garrantzitsuenak ohiko ondasun eta zerbitzuak dira: 3,8 milioi euro. Udal eta patronatuetan ari diren langileen soldateetan, berriz, 3,3 milioi gastatu zituen. Inbertsioei dagokienez, iazkoa gastuak milioi bat eurokoak izan ziren.

Comptos Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu iazko ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera. Balantze egoera ere ondare egoeraren isla da. Dena den, gai horretan salbuespen bat dago, ondasun zerrenda gaurkotu gabe dagoelako.

Legezkotasunaren azterketa ere Udalaren aldekoa da, haren ekonomia jardueran legedia bete egiten delako.

Azkenik, finantza egoeraz ere txostenak aldeko iritzia ematen du. Izan ere, Zizur Nagusiko Udalak ez du epe luzerako zorrik eta, gainera, aurrezko gordina (ohiko gastu eta dirusarreren arteko aldea) ehuneko 2koa da.

Laburbilduz: Zizur Nagusiko Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua eta finantza egoera ona dauka. Comptos Ganberaren txostenak udal kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu. Alde horretatik, ondasun zerrenda guarkotu eta kontabilitatearekin lotzeko beharra aipatzen du. Bestalde, Kultura eta Kirol patronatuak udal zerbitzu zihurtzeko aukera aztertu behar dela dio, bi patronatuen autonomia oso txikia baita, ez baitute ez egoitzarrik, eta ezta langilerik ere.