Skip to main content

ASOCEX

2012/32 Zizur Nagusiko Udalala (2011)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/32 Zizur Nagusiko Udalala (2011) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren iazko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertu ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.
 
Zizur Nagusikoa ia 14.000 biztanleko udalerria da. Udalaz gain beste hiru udal erakunde ditu: Musika Eskola, Kultur Patronatua eta Ardoi Kirol Patronatua. Udal langileak 123 dira. 

Zizur Nagusiko Udalak 11,2 milioi gastatu zituen iaz. Diru-sarrerak, berriz, 13,3 milioikoak izan ziren. Zenbaki horiek udalarenak ez ezik, erakunde autonomoen datuak ere kontuan hartzen ditu. Gastuaren %41 langileriarena da, beste ohiko gastuetarako %54 erabiltzen da eta beste %5 inbertsioak dira. Diru-sarrerei dagokienez, zergen bidezkoek %61 egiten dute, transferentziak %35 dira eta ondare bidezkoak %4. 

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %43 murriztu ziren, batez ere inbertsio maila nabarmen jaitsi zelako. Izan ere, 2011rako aurreikusi ziren inbertsioen artean bakar bat ere ez da gauzatu. Horren ondorioz, 7 milioiko aurrekontua milioi erdira murriztu da. 

Ohiko gastuak ere zerbait gutxitu ziren (%1), bereziki langilerian gutxiago gastatu zelako.
Diru-sarrerak %2 handitu ziren. Aipatzekoa da eraikuntza zergari esker 2,6 milioi bildu zirela Ardoi aldean eginiko hirigintza jardueragatik. 

Kontuen Ganberak dioenez, Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta baita aurrekontu egoera ere. Legezkotasunaren azterketa ere Udalaren aldekoa da, haren ekonomia jardueran legedia bete egiten delako.

Udalaren finantza egoera ona da, batez ere azken urteotan hirigintza-jarduerak emaniko dirutzari esker, baina baita kudeaketa zuhurrari esker ere. Horren ondorioak dira ekitaldiko 2 milioitik gorako superabita eta epe luzeko zor eza. Gaur egun, Zizur Nagusia da egoera horretan dagoen udal bakarrenetakoa.
Txostenak gomendio batzuk eskaintzen dizkio udalari kudeaketa hobetzen segi dezan, Horien artean, ohiko gastuei eustea, diru-sarrerak handitzen saiatzea eta prezio publikoak zerbitzuen kostura egokitzea.