Skip to main content

ASOCEX

Emilio Ontiveros ekonomialari ospetsua hil da

Argitalpen data

Emilio Ontiveros ekonomialari ospetsua hil da. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritoa, ekonomia eta finantza kontuen aholkularitzan dabilen Afi enpresa sortu eta hil arte zuzendu du.

Ontiveros oso ekonomialari mediatikoa izan da. Prentsa, irrati eta telebistan aritu da, ekonomia kontuen berri emanez. Kontu epaitegiekin ere izan du harremanik. 2001ean Gaztela-Mantxako Unibertsitatean hitzaldi bat eman zuen bertako kontu epaitegiak gonbidatua, Auditoria Publica aldizkariaren sari banaketa ekitaldian. Urte hartan, Kontuen Ganberako egungo presidente Ignacio Cabezak lortu zuen saria. Guk elkarrizketa egin genion Ontiverosi. Aipaturiko aldizkariaren 23. zenbakiak ikusi zuen argia.