Skip to main content

ASOCEX

Genero berdintasuna aztergai Salamancako Unibertsitatean

Argitalpen data

Kontuen Epaitegiak antolaturik, genero berdintasunari buruzko jardunaldi bat egin da Salamancako Unibertsitatean. Jardunaldiaren helburua zen genero berdintasuna aztertzeko bidea argitzea, kontu epaitegiek aztertzen duten kudeaketa publikoan gai hori ere kontuan har dezaten. Kontuen Ganberako ordezkaria Ignacio Cabeza lehendakaria izan da.

Azterturiko gaien artean honakoak aipa daitezke: emakumezkoen eta gizonezkoen arteko benetako berdintasuna administrazioan nola bermatu; berdintasun planak eta horien jarraipena; eta soldata arrakala, Genero berdintasunari buruzko auditoretza kasu praktiko bat ere aztertu da.  

Hizlariak honakoak izan dira:Maria Luisa Balaguer, Konstituzio Epaitegiko magistratua; Soledad Murillo, Salmancako Unibertsitateko irakaslea; Rosario García, Kontu Epaitegiko kontseilaria; eta Enrique Cabero, Castilla Leongo Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko burua.