Skip to main content

ASOCEX

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberak lehendakaria: "Kudeaketa publikoan helburuan betetzen diren ala ez aztertu behar dugu"

Argitalpen data

Ignacio Cabeza del Salvador Kontuen Ganberako lehendakari kargua hartu du, gaur eguerdian Nafarroako Parlamentuan eginiko ekitaldi batean. Cabeza Parlamentuak berak aukeratu zuen lehendakari pasa den ostiraleko osoko bilkuran 29 botorekin. Alde PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeek bozkatu zuten. Navarra Sumak eta Izquierda-Ezkerrak, berriz, boto zuria eman zuten.

Ekitaldian Nafarroako agintari nagusiek hartu dute parte.

Cabezak karguan hartzeko Parlamentuak erakutsi duen konfiantza eskertu du, erakundean hiru hamarkadaz auditore aritu ondotik lehendakari bihurtzea ohore handia dela nabarmenduz.

Administrazio publikoaren kudeaketan bi aldaketa nagusiren aurrean gaudela adierazi du: digitalizazioa eta helburuak betetzea oinarritzat hartzen duen eredua. “Kontuen Ganberak ere helburuak betetzen diren aztertu behar du. Ez da aski legezkotasunaz iritzia ematea", gaineratu du.

Haren agintaldian hiru helburu nagusi izanen ditu. Batetik, kudeaketa publikoa hobetzen saiatzea, beti ere eraginkortasuna eta gardentasuna bultzatuz. Barneko kudeaketa sistema ere martxan jarriko du, fiskalizazio prozesu eraginkorragoa lortzeko; eta, azkenik, Kontuen Ganberaren eta beste erakundeen arteko harremanak sendotzea.

Azkenik, Cabeza Kontuen Ganberako teknikariei mintzatu zaie. “Zorte handia dugu Nafarroako historian eta gizartean sustraiturik dagoen erakundean lan egiten dugulako. Badugu zeregin oso garrantzitsua: kudeaketa publikoaren berri ematean, eta hura hobetzen saiatzea. Beraz, mezu argia dauka zuentzat: kontuan hartu duzuen erantzukizun handia eta saiatu lana ahalik eta txukunen egiten”.

Unai Hualde Parlamentuko presidenteak itzi du ekitaldia. Kontuen Ganberaren Carlos II nafar erregeak sortu zuela gogoratu ondotik, XIX. mendeko zentralismoak desagerrarazi zuela aipatu du. Foru Hobekuntza negoziazioan arazo nagusia izan zen, Estatuak ez baitzuen Nafarroako diru publikoaren kontrola bakarrik Kontuen Ganberaren esku, Estatuak ere hori kontrolatzeko eskubidea zuelakoan. 

Oraingo egoera nahasia ere aipatu du. "Une zailak bizi ditugu. Pandemia, krisi ekonomikoa eta gerra mundu osoa kaltetzen ari dira, baina batez ere jadanik egoera ekonomiko eta social okerragoan dauden pertsonak".

Kontuen Ganberaren kontrola txalotu du, positiboa dela azpimarratuz. Izan ere, haren ustez auditoretza kudeaketa hobetzeko tresna oso ona da. Azkenik zortea opa dio Ignacio Cabezari hartu berri duen karguan.

Irudian, Ignacio Cabeza kargua hartu ondoren, Parlamentuko lehendakari Unai Hualderen agurra jasotzen.