Skip to main content

ASOCEX

Maria Chivite, “Kontuen Ganberako topaketetan”

Argitalpen data

Maria Chivite lehendakaria Kontuen Ganberan izan zen atzo visitan, “Kontuen Ganberako topaketak” ekimenean parte hartzen. Horren bitartez, politika, gizarte eta kultur arloetako jendea gure etxera gonbidatzen dugu, haiek ezagutu eta haien iritzia ezagutzeko. Dena elkarrizketa baten bidez egin dugu. Horixe egin genuen atzo Chiviterekin: haren haurtzaroaz hitz egin zigun, ikasle garaiaz eta pil-pilean dauden hainbat gairi buruz.

Elkarrizketa amaitu ondoren, barneko patioan argazkia egin genuen. Hortxe dago, Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxearen ondoan, inguruan Ganberako funtzionarioak dituela.