Skip to main content

ASOCEX

2010/05 08ko Nafarroako kontu orokorrak

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/05 08ko Nafarroako kontu orokorrak ()

Nafarroako Comptos Ganberak 2008ko kontu orokorrei buruzko txostena plazaratu du. Bertan urteko kontuak, legezkotasuna, finantza-egoera eta azken urteotako gomendioen jarraipena aztertzen da.

Comptos Ganberak dioenez, 2008ko gastuak 4.400 eurokoak izan ziren, aurreko urtean baino %2,5 gehiago. Gastu nagusiak honakoak dira: ohiko transferentziak (1.600 milioi), langileria (1.100 milioi) eta kapital transferentziak (670 milioi). Gastuak zer arlotara bideratzen diren azterturik, hona hemen konklusioak: Osasun aloan %21 gastatzen da, eta beste horrenbeste erakunde publikoendako transferentzietan. Hirugarren arlo nagusia azpiegiturena da: gastuen %7.

Diru-sarrerei dagokienez, 4.100 milioikoak izan ziren, aurreko urtean baino %3 gutxiago, zerga bilketak behera egin zuelako. Zuzeneko zergen bitartez 2.100 miloi bildu ziren, eta beste 1.500 zeharkako zergen bidez.

Txostenak dioenez, kontuek ongi islatzen dute nafar ogasunaren egoera. Nolanahi ere, bi salbuespen daude: ondasun zerrenda ez dagoela eguneratuta eta pentsio sistemak eragindako gastuak ez daudela erregistraturik.

Kontu orokorrei buruzko txostenak enpresa publikoen egoera ere aztertu du. Txostenak emaniko datuen arabera, 39 enpresa publiko daude, eta 162 milioiko zorra zuten 2008ko amaeran.