Skip to main content

ASOCEX

2011/09 09ko Nafarroako kontu orokorrak

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/09 09ko Nafarroako kontu orokorrak ()

Nafarroako Comptos Ganberak 2009ko kontu orokorrei buruzko txostena plazaratu du. Txostenak Nafarroako Gobernuaren finantza-egoera aztertzen du, honako gai zehatz haiei buruzko iritzia emanez: urteko kontuak, legezkotasuna, finantza-egoera eta azken urteotako gomendioen jarraipena.

Comptos Ganberak dioenez, 2009ko gastuak 4.372 milioi izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 4,221 milioi. Gastu nagusiak honakoak dira: ohiko transferentziak (1.642 milioi), langileria (1.176 milioi) eta kapital transferentziak (624 milioi).

Diru-sarrerei dagokienez, zuzeneko zergek 1.984 milioi egin zuten, zeharkakoek 1.422 eta prezio publikoen bidez 346 milioi lortu ziren.

Txostenak dioenez, kontuek ongi islatzen dute nafar ogasunaren egoera. Nolanahi ere, bi salbuespen daude: ondasun zerrenda ez dagoela eguneratuta, eta pentsio sistemak eragindako gastuak erregistraturik gabe daudela.

Legezkotasunari dagokionez, Gobernuaren finantza-jarduera indarrean dagoen legedia errespetatuz egiten da.

Txostenak ogasunaren egoera ekonomikoa ere aztertu du. Alde horretatik, 2009ko aurrekontu emaitzak 90 milioiko defizita izan zuen. Urte amaierakok zorra 1.030 milioikoa zen, alegia, Barne Produktu Gordinaren %5,6. Gobernuak bildu zituen diru-sarreren %1 zorraren interesak ordaintzeko erabili zen: 35 milioi. Diruzaintzako gerakina ere negatiboa izan zen (147 milioi).

Comptos Ganberak dioenez, Gobernuak ez zuen aurrekontu-egonkortasunaren helburua bete, gastuen finantzaketarako BPGren %2,6 behar izan zuelako (477 milioi), gehienezko indizea %0,75 baitzen. Horren ondorioz, legeak kontuak orekatzeko plana egitera behartzen du Gobernua, eta horixe egin du 2009-2013 epea kontuan hartuz.

Txostenak azpimarratzen duenez, Nafar Ogasunaren egoera okertu egin da aurreko urteko datuekin alderatuz. Batetik, zergen bitarteko sarrerak gutxitu ziren eta langilerian gastaturikoa %6 gehiago izan zen. Inbertsioek ere gora egin zuten, %11n. Gobernuaren zorra %26 handitu zen, eta horrek datozen urteotako finantza-gastuen hazkundea ekarriko du. Azkenik, 2008ko diruzaintzako-gerakin positiboa (100 milioi) negatibo bihurtu zen: 147 milioi.

Kontu orokorrei buruzko txostenak nafar 40 enpresa publikoen egoera ere aztertu du. Guztien datuak kontuan hartuz, enpresa publikoek 110 milioi galdu zuten eta 205 milioiko zorra zuten 2009ko amaieran. Gaur egun 1.234 langile ari dira Gobernuaren menpeko enpresetan.