Skip to main content

ASOCEX

2018/20 10/2014 Foru legearen betetzea Foru Administrazioak 2014-2017 epean emaniko abal eta maileguetan

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberak abal eta mailegu publikoen legezkotasuna aztertu du. Parlamentuak egin zuen txostenaren eskaera, PP-k proposatuta.

Txostenak dioenez, 2014tik abal eta mailegu publikoak foru lege bidez baimendu behar dira. Abal eta maileguen gehienezkoa zenbatekoak ere zehazten dira, ekitaldi bakoitzerako. Aurrekontu legeak finkaturiko arrisku biziaren %5etik gorako zenbatekoa pertsona edo enpresa bakar bati ematea ere debekaturik dago, Parlamentuak kontrakorik esaten ez duen bitartean. Legeak abal eta maileguen gaineko kontrol sistema ere zehaztu zuen.

Kontuen Ganberak dioenez, Foru Administrazioak 2014tik 2017ra emaniko abalek ez dute gehienezko zenbatekoa gainditu. 2017aren amaieran, abalen saldoa 17 milioi zen, horietatik 10,7 milioi Osasuna klubari emanak. Abal emate hori foru lege bidez onartu zen.

Sodenak emaniko abalei dagokienez, gehienezkoa zenbatekoa ere ez dute gainditu, ezta gehienezko arrisku maila ere. 2017aren amaieran, Sodenak emaniko abalen saldoa 74 milioi zen.

2017ko abenduaren 31n, Foru Administrazioak 40 milioiko mailegua emanak zituen. Horietatik, gehiena Canasa enpresak jaso zuen: 35 milioi. Txostenak gogoratzen duenez, 2013an lege bat onartu zen enpresa horri urtetan 77 milioi emateko, aurrerakin gisa. Ordainketa 2016ra arte eginen da, eta enpresak 2017tik 2014ra itzuliko du, %3ko interesa ordainduta.

Foru Administrazioak ez du maileguen gehienezko saldoa gainditu. 2017an 61 milioitan finkatu zen.

Gobernuaren menpeko entitateek 136 milioiko mailegua emanak zituzten aurreko ekitaldiaren amaieran. 135 milioi Sodenari dagozkio, eta beste milioia Intia sozietate publikoak Nafarroako Kanaleko ureztatzaileei emana. Txostenak dioenez, azken hiru urteotan Parquenasa eta Dynamobel enpresei emaniko maileguak ematerakoan ez zitzaion Parlamentuari eskatu beharreko baimena eskatu. Ondoren konpondu zen hutsa, foru lege bana onartuta.