Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2025/06 Fontellaseko Udala (2023) (Kontuen Ganberak Fontellaseko Udalaren kontuak aztertu ditu. Parlamentuak egin zuen txostena egiteko eskaria, PPk eskatuta.
Txostenak Fontellaseko Udalaren 2023ko kontuak eta kudeaketaren legezkotasuna aztertu ditu.
2023an, Fontellaseko Udalak 2,9 milioi gastatu eta 2,1 milioi bildu zituen.
Gastuetan, bi nabarmentzen dira: ondasunen eta zerbitzuen gastu arruntak eta inbertsioak, milioi banarekin. Inbertsio nagusia eguneko zentroan egin da: 429.000 euro. Langileriari dagokionez, 464.000 euroko gastua dago. Aipatzekoa da finantza-pasiboetan gastaturikoa: 367.000 euro. Gastu horri esker, Fontellaseko Udalak zeukan zor guztia aldez aurretik amortizatu du.
Diru-sarreretan, zuzeneko zergak dira nagusiak: 600.000 bat euro. Ohiko transferentzien bidez antzeko zenbatekoa lortu zen. Azkenik, kapital transferentziek 543.000 euro egin zuten.
Txostenak Udalaren finantza egoera ona azpimarratzen du. Izan ere, epe luzeko zorrik ez du eta, gainera, diruzaintzan 900.000 eurotik gora ditu gastu orokorretarako.
Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondasun egoera, finantza-egoera eta urteko emaitzak ekonomikoak. Txostenak, halere, salbuespenen bat aipatzen du hiru kontutan: aurrekontu emaitzan, aurrekontu emaitzan eta balantzean.
Legezkotasunari buruzko iritzian ere bada salbuespenik, aurrekontu aldaketetan eta kontratazioan.
Txostenak gomendio batzuk ematen ditu, Udalaren kudeaketa hobetzeko. Horien artean, barne kontrola, pleguak eta kontratuen aldaketak hobetzea.