Skip to main content

ASOCEX

2009/02 2006ko Toki Administrazioari buruzko txostena

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/02 2006ko Toki Administrazioari buruzko txostena ()

Nafarroako Comptos Ganberak 2006ko Toki Administrazioari buruzko txosten orokorra karrikaratu du. Txostenak udal, kontzeju, mankomunitate eta beste udal erakundeen egoera aztertu du.

Txostenak emaniko datuen arabera, 815 udal erakunde daude Nafarroan: 272 udal, 353 kontzeju, 66 mankomunitate, 12 udal elkarte, 10 partzuergo, 73 erakunde autonomo eta 25 udal enpresa.

Azken urteotako txosten guztietan egin duen bezala, Comptos Ganberak udal mapa eta udal zerbitzuen eredua gaurkotzeko beharra azpimarratzen du. Comptos Ganberaren aburuz, gaurko eredua ez da batere eraginkorra biztanleek eskatzen dituzten zerbitzuak behar bezala eskaintzeko.

Bestalde, hirigintzari dagokionez, udal batzuek enpresak sortu dituzte horren kudeaketaz ardura daitezen, eta zenbait kasutan enpresa pribatuen esku utzi dute hirigintzaren kudeaketa. Comptos Ganberaren ustetan, hori ez da onargarria.

Txostenak Nafarroako udal erakundeen datuak ematen ditu eranskin batean. Bigarren eranskinean, berriz, udal bakoitzeko datua zehatzak ez ezik, bataz bestekoak ere ematen dira.