Skip to main content

ASOCEX

2018/19 9.000 biztanletik gorako udalei eginiko gomendioen jarraipena

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberak udal nagusiei eginiko gomendioen jarraipena egin du. 9.000 biztanletik gorako udalak hartu ditu, azken urteotan eginiko gomendioak zenbateraino bete diren aztertzeko. Iruñeko Udala ez da taldean sartu, jarraipen hori urteroko txostenean egiten baita. Beraz, honako udal hauen azterketa egin da: Antsoain, Aranguren, Barañain, Berriozar, Burlata, Eguesibar, Lizarra, Tafalla, Tutera, Atarrabia eta Zizur Nagusia.

2011-2015 epean eginiko gomendioak oinarritzat harturik, horiek zenbateraino bete diren aztertu da. Eginak ziren 81 gomendioetatik 44 bete dira, osorik edo partzialki.

Txostenak begi onez ikusten du udalek Kontuen Ganberaren gomendioak betetzeko eginiko ahalegina, aholkuak kudeaketa hobetzeko balio baitute. Dena den, aipatzekoa da 2011klo gomendioen ia erdiak bete gabe daudela.

Txostenak udal bakoitzari buruzko fitxa bat dakar, bete gabe dituen gomendioen zerrendarekin. Langileria arloan, udal batzuek lanpostuen deialdia egin behar dute, beharrezkoak diren lanpostuak behin behineko kontratazioaren bidez betetzen baitituzte. Diru-laguntzetan ere bada zer eginik: batzuei plan estrategikoa eta arautegia onartzeko gomendio egin eta, momentuz, ez dute bete. Zoruaren udal ondarea eta ondasun zerrenda osatzea dira aipatzen diren beste gomendioetako batzuk.