Skip to main content

ASOCEX

2004/04 Altsasuko Udala (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/04 Altsasuko Udala (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Altsasuko Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertu dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera. Datu guztiak 2002koak dira.

Azken urteotan Comptos Ganberak 10.000 biztanletik gorako udal guztien fiskalizazioa urtero egin ohi zuen. Iaztik urtero fiskalizaturiko udalak 5.000 biztanletik gorakoak dira eta, beraz, hemendik goitik Altsasuko Udala urtero fiskalizatuko da. (Azken erroldaren arabera, Altsasuk 7.281 biztanle ditu).

Txostenak emaniko datuen arabera, 2002ko ekitaldian udalak 6,3 milioi euro gastatu zituen, erakunde autonomoen gastuak barne. Alde horretatik, aipatzekoa da Altsasuko udalak hiru erakunde autonomo dituela: Aita Barandiaran zahar etxea, Musika Patronatua eta Kirol Patronatua.

Dirusarrerei dagokienez, 6,4 milioi egin zuten: 5,5 milioi Udalak berak bildurikoak dira eta gainerakoa aipaturiko erakundeek.

Comptos Ganberak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatgzen ditu udal ekonomia jarduera eta abenduaren 31ko aurrekontu egoera. Egoera balantzea ere, oro har, egoki islatzen ditu finantza eta ondare egoera, baina salbuespen bat dago: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere udalaren aldekoa da, indarrean dagoen legedia bete egiten duelako, nahiz eta kontratazio arloan salbuespen batzuk izan.

Udalaren finantza egoera ona da. Izan ere, urte amaiturik Udalak 175.000 euroko superabita zuen eta diruzaintzako gerakina 747.000 eurokoa. Udalaren epe luzerako zorra 1,4 milioikoa da. Milioi erdi euro orain dela hamar urte baino gehiagoko zorra berfinantzatzeko erabili dira eta gainerakoa amaituriko obretara bideratu da.

Laburbilduz: Altsasuko Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua, baina badira hobetu beharreko gai batzuk, horien artean ondorengoak: Udalaren kontuetan erakunde autonomoenak ere sartzea; kontratazio arloan ere lege zorrotz betetzea; eta, azkenik, erakunde autonomoen gaineko kontrola areagotzea