Skip to main content

ASOCEX

2004/26 Altsasuko Udala (2003)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/26 Altsasuko Udala (2003) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Altsasuko Udalaren 2003ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertu dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren finantza egoera. 2003ko abenduaren 31ko datuen arabera, Altsasuk 7.355 biztanle ditu eta udal langileak 85 dira.

Altsasuko Udalak eta haren erakunde autonomoek ¿Aita Barandiaran zahar etxea eta Musika Patronatua- iaz 5,3 milioi gastatu eta 6,6 milioi bildu zituzten. Udalari dagokionez, gastuak 4,5 milioikoak izan ziren eta dirusarrerek 5,8 milioi egin zuten. Gastuetan handienak langileriarenak dira, horretan Udalak bi milioi gastatu baitzituen. Ohiko ondasun eta zerbitzuetan, berriz, 1,2 milioi gastatu ziren. Inbertsioetara bideratutako dirutza 452.000 eurokoa izan zen.

Dirusarrerei dagokienez, ohiko transferentzien bidez bi milioi lortu ziren eta zuzeneko zergei esker 1,7 milioi. Zeharkako zerga eta tasen bitartez bildurikoak 1,2 milioi egin zuen.

Aurrekontu kitapena aztertutu ondoren, Comptos Ganberak dio ongi islatzen dituela ekonomia jarduera eta abenduaren 31ko aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere egoki islatzen du ondare egoera, baina bada salbuespen bat: gaurkoko gabeko ondasun zerrenda.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere, oro har, udalaren aldekoa da, haren ekonomia jardueran legea bete egiten duelako. Nolanahi ere, kontratazio arloan eta erakunde autonomoetako langilerian badira hobetu beharreko gai batzuk.

Udalaren finantza egoera ere ona da. Izan ere, ekitaldiaren amaieran 1,5 milioiko superabita zegoen eta zorra 1,2 milioikoa zen. Udalak %21eko aurrezki garbia lortu zuen, ohiko dirusarrerak gastuak baino handiagoak direlako. Bestalde, Udalak bi milioiko gerakina zuen diruzaintzan urte amaieran. Horrek guztiak erakusten du Udalak, ohiko gastuak eta finantza zama pagatu ondoren, inbertsioak egiteko dirua baduela.

Altsasuko Udalak Comptos Ganberak azken urteotan eginiko gomendioak martxan jartzeko egin duen ahalegina ere azpimarratzen da. Alde horretatik, aipatzekoa da Udala Comptos Ganberaren gomendioari jarraituz ekonomia memoria egiten hasia dela.

Laburbilduz: Altsasuko Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua. Hobetu beharreko gaien artean honakoak aipatzen dira: Udal kontuetan erakunde autonomoenak ere sartzea, eta erakunde horien gaineko kontrola hobetzea.