Skip to main content

ASOCEX

1999/18 Antsoaingo Udala (1998)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

1999/18 Antsoaingo Udala (1998) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Antsoaingo Udalari buruzko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenean honako gai hauek aztertu ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoeraren isla, legezkotasuna eta egoera ekonomikoa.

Antsoaingo populazioa nabarmen handitu da azken urteotan. Izan ere, 1995ean 5.100 biztanle zituen eta iazko abenduaren 31ko datuen arabera 6.500 biztanle ditu.

Udalak hiru erakunde autonomo sortu ditu hainbat zerbitzu eskaintzeko: Kultur eta Kirol Patronatoa, Euskara Patronatoa eta Familia Plangintzarako Patronatoa.

Txostenak emaniko datuen arabera, Udalak eta haren erakunde autonomoek 926 milioi gastatu zituzten iaz. Dirusarrerak, aldiz, 1.006 milioikoak izan ziren. Iazko abenduaren bukaeran Udalak 78 langile zituen. Hauei orduka kontrataturiko 51 monitoreak gehitu behar zaizkie.

Kontuen Ganbararen txostenak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen du, oro har, Udalaren jarduera ekonomikoa eta haren erakunde autonomoena.

Udalak 881 milioi gastatu zituen iaz. Gastuen ataletan aipatzekoa da inbertsioetan aurreikuspenak ez zirela bete, hasieran uste baino 447 milioi gutxiago gastatu zirelako. Horren arrazoia inbertsio batzuen atzerapena izan da: Udaletxe berria, Kultur etxea eta hainbat hirigintza proiektu.

Gastuei dagokienez, ehuneko 50 funtzionamendu gastuak dira, inbertsioak ehuneko 33 egiten du eta finantza gastuak ehuneko 17 dira.

Dirusarrerei dagokienez, milla milioitik oso hurbil daude (989 milioi, hain zuzen). Dirusarreretan garrantzitsuenak zergen bitartez lorturikoak dira (ehuneko 39), transferentzien bidez ehuneko 30 lortzen da, hirigintza kuotei esker ehuneko 24 eta, azkenik, ondare dirusarrerek ehuneko 7 egiten dute.

Ondare egoerari dagokionez, Kontuen Ganbarak ezin izan du iritzirik eman, batez ere ondasun zerrenda gaurkotu gabe dagoelako.

Legekotasunari buruzko azterketan Kontuen Ganbarak dio, oro har, indarrean dagoen legedia bete egiten dela, baina badira irregulartasun batzuk, batez ere Kirol eta Kultura Patronatoak egiten dituen kontratazioetan.

Txostenak udalaren egoera ekonomikoa ere aztertu du. Alde horretatik, Kontuen Ganbararen iritzia baikorra da. Izan ere, Udalak urte amaieran diruzaintzako gerakin positibo nabarmena zuen (300 milioi), aurrezki gordinaren portzentaia ere oso kontuan hartzekoa da eta eper luzerako zorra 135 milioikoa da.

Datu hauek kontuan hartuz, Kontuen Ganbarak Antsoaingo Udalaren egoera ona azpimarratzen du. Horri esker, datozen urteotan egin beharreko inbertsioei, neurri handi batean, Udalaren errekurtsoez aurre egin ahalko zaizkie.