Skip to main content

ASOCEX

2007/01 Antsoaingo Udala, 2005

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/01 Antsoaingo Udala, 2005 ()

Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalari buruzko 200eko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.

Antsoaingo Udalak 9.862 biztanle ditu. Hiru erakunde autonomo sortu ditu: Gazte Berriak Kultur eta Kirol patronatua, Euskara patronatua eta Hezkuntza sexualaren aldeko patronatua.

Txostenak dioenez, Antsoaingo Udalak iaz 9,3 milioi euro gastatu eta 10,2 jaso zituen. Gastuetan inbertsioetara bideraturikoak dira handienak: 3,3 milioi. Udal 70 langileen soldatetan 2,8 milioi gastatu ziren eta ohiko ondasun eta gastuek 2,5 milioi egin zuten.

Udal diru iturriei dagokienez, ohiko transferentziak dira handienak; 2,5 milioi. Zuzeneko zergen bidez 2,3 milioi lortu ziren eta inbertsioen desjabetzearen bidez beste 2 milioi lortu ziren.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Ansoaingo Udalak 954.000 euroko superabita lortu zuen 2005ekoko ekitaldiaren amaieran. Epe luzerako zorra 5,7 milioikoa zen. Azken urteotan bezala, finantza-zama txikia da, %3koa hain zuzen. Aiapatzekoa da, halaber, Udalak 3 milioiko diruzaintzako gerakina zuela 2005eko abenduaren 31n.

Aurrekontu kitapena aztertu ondoren, Comptos Ganberak dio ongi islatzen dituela ekonomia jarduera eta 2004ko abenduaren 31ko aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du Udalaren finantza egoera, nahiz eta salbuepen bat izan: gaurkotu gabeko udal ondasun zerrenda, hain zuzen.

Legezkotasunari dagokionez, Antsoaingo Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran.

Comptos Ganberak dioenez, Antsoaingo Udalak azken txostenak eskainiriko gomendioak martxan jartzeko ahaleginak egin ditu. Laburbilduz, Comptos Ganberaren aburuz Antsoaingo Udalaren kudeaketa ona da. Kudeaketa hobetzen segitzeko har litezkeen neurrian artean honakoak aipa daitezke: barne araudia egitea, kostuen gaineko azterketak martxan jartzea, tasa eta prezioak hobeki finkatzeko eta, azkenik, patronatuak udal zerbitzu bihurtzea.