Skip to main content

ASOCEX

2013/20 Antsoaingo Udala (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2013/20 Antsoaingo Udala (2012) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Antsoaingo Udalaren 2012ko fiskalizazioa ezagutarazi du. Txostenak  honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoaren finantza-egoera. Antsoaingo Udalaren patronatu bakarra kirol eta kultur arloaz arduratzen den Gazte-Berria da. Iazko abenduaren amaierako datuen arabera, Antsoainek 10.936 biztanle ditu.

Kontuen Ganberak dioenez, udalak aurkezturiko kontu orokorrak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera. Salbuespen bakarra ondasun-zerrenda da, 1995etik gaurkotu gabe baitago. Legezkotasunari dagokionez, iritzia ere udalaren aldekoa da, ekonomia jarduera indarrean dagoen legediaren arabera egiten baita.

Txostenak dioenez, Antsoaingo Udalak 8 milioi gastatu zituen iaz. Diru-sarrerak, berriz, 7,3 milioikoak izan ziren.

 Gastuen diru-sail nagusiak honakoak dira: langileria (3,8 milioi), bestelako ohiko gastuak (3,3 milioi) eta ohiko transferentziak (milioi erdi). Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 2,9 milioikoak dira, zuzeneko zergetan 2,3 milioi bildu ziren eta tasa eta bestelako prezioen bidez 1,8 milioi.

 Azken urteotan, Antsoaingo Udalaren gastu zein diru-sarrerak gutxitu egin dira. Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %13 murriztu ziren eta diru-sarrerak, berriz, %9.

 Iazko aurrekontu saldoa negatiboa izan zen 660.000 eurotan. Horrek esan nahi du udalaren ohiko gastuak handiagoak direla diru-sarrerak baino. Nolanahi ere, saldo hori murriztu egin da 2011n milioi eurokoa izan baitzen.

 Txostenak dioenez, Antsoaingo Udalaren zorra 1,3 milioikoa da. Udalak ez du, gaur egun, zor gehiago hartzeko ahalmenik.

 Laburbilduz: Antsoaingo Udalaren egoera ekonomikoak txarra egin du azken urteotan. Hirigintzatik zetozen diru-sarrerei esker konpondu da arazoa orain arte. Kontuen Ganberak ontzat ematen du defizita gutxitzeko eginiko ahalegina, eta bide horretatik segitzeko gomendio ematen du. Txostenak dioenez, ohiko gastuei eutsi eta sarrerak handitzen saiatu behar da.

 Azkenik, beste hiru aholku aipatzen ditu: aurrekontua garaiz onartu, hirigintza plana osatu eta ondasun-zerrenda osa dadila.