Skip to main content

ASOCEX

2016/27 Antsoaingo Udala (2015)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/27 Antsoaingo Udala (2015) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Antsoaingo Udalaren 2015eko txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoaren finantza-egoera. Antsoaingo Udalaren patronatu bakarra kirol eta kultur arloaz arduratzen den Gazte-Berria da. Antsoainek 10.830 biztanle ditu.

Antsoaingo Udalak, iaz, 6,8 milioi gastatu zuen. Diru-sarrerak, berriz, 7,6 milioi izan ziren.

Gastuen diru-sail nagusia langileriarena da: 3,2 milioi. Ohiko gastu eta zerbitzuetan 3 milioi gastatu zen, eta milioi erdiren bat ohiko transferentzietan. Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 3 milioi egin zuten; zuzeneko zergen bidez 2,6 milioi bildu zen, eta udal tasei esker bi milioi.

Kontuen Ganberak dioenez, udalak aurkezturiko kontu orokorrak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera. Legezkotasunari dagokionez, iritzia ere udalaren aldekoa da, ekonomia jarduera indarrean dagoen legediaren arabera egiten baita.

Txostenak azken hamar urteotako gastu eta diru-sarreren bilakaera ere aztertu du. Horren konklusio nagusia da inbertsioek behera egin dutela oso nabarmen. 2008an, esaterako, 3,7 milioikoak izan ziren. Iaz, berriz, 44.000 euro besterik ez. Ohiko gastuak ere jaitsi egin dira eta zergen bidezkoa diru-sarrerei eutsi egin zaie.

Hortaz, gastuen murrizketak udalaren finantza egoera hobetu egin du. Horren adierazle dira hurrengo datuak: iazko aurrekontu emaitza positiboa izan zen 800.000 euroan; urte amaieran 2,3 milioiko diruzaintzako gerakina zegoen; eta epe luzerako zorra milioi eurotik beherakoa zen.