Skip to main content

ASOCEX

2007/12 Ararteko (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/12 Ararteko (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Arartekoari buruzko fiskalizazo txostena ezagutarazi du. Txostenak 2006ko kontuak aztertu ditu.

Txostenak emaniko datuen arabera, iaz Arartekoak 1,1 milio gastatu zituen. Horren zati nagusia (575.000 euro) langilerian gastatu zen. Ohiko ondasun eta zerbitzuetan 350.000 euro gastatu ziren eta kapital transferentziak, berriz, 125.000 euro.

Dirusarrerak milioi bat eurokoak izan ziren, ia dena Nafarroako Gobernutik jasoa.

Comptos Ganberaren txostenak dioenez, Aratekoaren 2006ko kontu orokorrak ondasun eta finantza egoera ongi islatzen ditu. Legezkotasunari dagokionez, Arartekoaren ekonomia jarduera indarrean dagoen legediaren arabera egiten da.