Skip to main content

2016/19 Arartekoa (2015)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/19 Arartekoa (2015) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2015eko kontu orokorrari buruzko txostena plazaratu du.

Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Javier Eneriz da egungo arartekoa. Parlamentuak 2007an aukeratu zuen eta, beraz, 2013an amaitu zitzaion agintaldia. Geroztik, jardunean segitzen du, Parlamentuan ez baitira ados jarri ordezkoa aukeratzeko. Kontuan hartzekoa da Arartekoa izendatzeko gehiengo indartua behar dela: 50 bototik 30, hain zuzen.

Txostenak dioenez, erakundeak iaz 635.000 euro gastu zuen. Gastu nagusia langileriarena izan zen (430.000 euro) eta bigarrena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketak (148.000 euro).

Kontuen Ganberak azpimarratzen duenez, azken urteotan nabarmen murriztu dira Arartekoaren gastuak. 2009an, esaterako, milioi bat euro gastatu zuen eta iaz, esan bezala, 635.000 euro. Langileriak ere behera egin du: 2010ean 12 lanpostu zituen, eta gaur egun zazpi besterik ez.

Kontuen Ganberaren txostenak dioenez, Arartekoaren kontu nagusiak ongi islatzen ditu ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa.

Legezkotasunari dagokionez, Arartekoak legedia bete egiten du haren ekonomia eta finantza jardueran.

Txostenak Arartekoaren iazko jardueraz ere datu batzuk ematen ditu: erakundeak 1.546 kexa jaso zituen, 1.193 kontsulta, zerbitzu publikoak hobetzeko 13 proposamen egin zituen eta, azkenik, hiru txosten argitaratu zituen.