Skip to main content

ASOCEX

2001/05 Atarrabiako Udala (1999)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2001/05 Atarrabiako Udala (1999) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Atarrabiako Udalari buruzko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 1999ko aurrekontu-betetzea, ondare-egoera, legezkotasuna eta Udalaren finantza egoera.

Kontuen Ganbarak emaniko datuen arabera, 1999ko ekitaldian Udalak 979 milioi gastatu eta 1.037 milioi bildu zituen. Gastuetan garrantzitsuenak langileriarenak dira. Atarrabiako udalak 86 langile ditu eta azterturiko ekitaldian beraien soldatetan Udalak 419 milioiko dirutza gastatu zuen.

Bigarren gastu nagusia inbertsioena da (ehuneko 26) eta hirugarrena ohiko ondasun eta zerbitzuena (ehuneko 16).

Dirusarrerei dagokienez, Nafarroako Gobernuak ematen dituen transferentziek ehunek 47 egiten dute. Portzentaiari beste ehuneko 17 behitu behar zaie, portzentai hori inbertsioetarako transferentziena baita. Udalak zerga eta tasen bitartez lorturiko dirutza dirusarreren ehuneko 36 da.

Kontuen Ganbarak oneritzia eman dio aurrekontu-kitapenari, urteko dirusarrera eta gastuak ongi islatzen dituelako. Ondare-egoeraz, ordea, ezin izan du iritzirik eman, zenbait arlotan barne kontrol falta nabarmena delako: zordunak, diruzaintza¿

Legezkotasuna aztertzen duen atalean Kontuen Ganbarak lege-hauste batzuk salatzen ditu, bi arlotan: aurrekontu-legea eta kontratazioa. Kontratazioari dagokionez, txostenak herriko polikiroldegiaren adjudikazio-prozesua eta lanen jarraipena kritikatu egiten ditu. Izan ere, obrak ematerakoan Udalak erabili zuen irizpidea ez da legezkoa eta, bestalde, lanen epeak eta prezioak ez ziren behar bezala kontrolatu.

Atarrabiako Udalaren finantza-egoeraz bi datu nagusi azpimarratu behar dira: epe luzerako zorra 324 milioikoa da eta diruzaintzako gerakina 71 milioikoa.

Datu horiek aurreko urtekoekin alderatuz onak dira, zorra gutxitu eta diruzaintzkao gerakina handitu egin baitzen. Nolanahi ere, diruzaintzako gerakina ez da aski izanen datozen urteotako inbertsioei aurre egiteko eta, beraz, Udalak zorra handitu egin beharko du.

Kontuen Ganbararen ustez, Atarrabiako udalak bi erronka nagusi ditu kudeaketa hobetzeko. Alde batetik, legedia bete egin behar du, batez ere aurrekontu-legea eta kontratazioa arautzen duena. Bestalde, beharrezkoa da udalak barne kontrola hobetzea honako arlo hauetan: zordunak, ondasun-zerrenda, diruzaintza eta abalak.