Skip to main content

ASOCEX

2007/08 Atarrabiako Udala (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/08 Atarrabiako Udala (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Atarrabiako Udalaren 200eko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Atarrabiak 10.236 biztanle ditu eta Udalak erakunde autonomo bat sortu du: Kirol Patronatua. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.

Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 7,5 milioi euro gastatu eta 8,3 milioi bildu zituen 2005eko ekitaldian. Kirol Patronatuari dagokionez, 381.000 euro gastatu zituen azterturiko ekitaldian.

Dirusarreretan bi nabarmen daitezke: ohiko transferentziak (3,6 milioi) eta zuzeneko zergak (1,8 milioi). Gastuetan 94 udal langileen soldatak dira handienak: 3,7 milioi. Ohiko ondasun eta zerbitzuetan 1,5 milioi gastatu ziren eta inbertsioetan 132 milioi.

Txostenak aurrekontu kitapena aztertuta hauxe dio: ongi islatzen dituela urteko ekonomia jarduera eta baita 200eko abenduaren 31ko aurrekontu egoera ere.

Egoera balantzeari buruzko iritzia ere, oro har, aldekoa da. Dena den, salbuespen bat aipatzen da, ondasun zerrenda gaurkotu gabe dagoelako.

Legezkotasunari dagokionez, atarrabiako Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duela dio txostenak.

2003ko ekitaldia amaiturik, Atarrabiako Udalak 800.000 euroko superabita zuen. Epe luzerako zorra 4,2 milioikoa zen eta diruzaintzako gerakina milioi bat eurokoa.

Comptos Ganberak dioenez, datozen urteotan Udalari hirigintzako dirusarrerak murriztu eginen zaizkie, eta hori kontuan hartu behar du etorkizuneko inbertsioak finkatzerakoan.

Laburbilduz: Atarrabiako Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua, baina badira hobetu beharreko gai batzuk, barne kontrola eta kontuetan batez ere. Horien artean, barne araubidea egin beharra aipatzen da, udal organoen zereginak eta Udalaren eta erakunde autonomoen arteko harremanak finakatzeko. Txostenak, azkenik, ekonomia egoera laburbiltzen duen txosten ekonomikoa egiteko gomendioa jasotzen du.