Skip to main content

ASOCEX

2009/21 Atarrabiako Udala (2007)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/21 Atarrabiako Udala (2007) ()
Nafarroako Comptos Ganberak Atarrabiako Udalaren 2007ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.

Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 8,6 milioi euro gastatu eta 8,4 milioi bildu zituen 2007ko ekitaldian.

Dirusarreretan bi nabarmen daitezke: ohiko transferentziak (3,8 milioi) eta zuzeneko zergak (2,3 milioi). Gastuei dagokienez, udal langileen soldatetan lau milioi gastatu ziren, eta ohiko ondasun eta zerbitzuetan 2,2 milioi.

Txostenak aurrekontu kitapena aztertuta hauxe dio: ongi islatzen dituela urteko ekonomia jarduera eta baita 2007ko abenduaren 31ko aurrekontu egoera ere. Hala ere, bada salbuespen bat: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda, hain zuzen.

Legezkotasunari dagokionez, txostenak dio Atarrabiako Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duela.

Urte amaieran, Atarrabiako udalak 629.000 euroko defizita izan zuen. Epe luzerako zorra 4,1 milioikoa zen.

Azken txostenean eginiko gomendioak bete gabe daude oraindik: ondasun zerrenda gaurkotu eta ibilgetuaren saldoak aztertzeaz gain, Udalak datu ekonomiko nagusiak bilduko dituen memoria egin beharko luke.