Skip to main content

ASOCEX

2017/02 Atarrabiako Udala (2015)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2017/02 Atarrabiako Udala (2015) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Atarrabiako Udalaren 2015eko kontuak aztertu ditu. Txostenak kontu orokorrak, legezkotasunaz eta udalaren finantza egoeraz iritzia ematen du.

Atarrabiako Udalak 2015ean sorturiko sozietate publiko bat du: Kirol Martiket, herriko kiroldegia kudeatzeko martxan jarria.

Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 7,8 milioi gastatu zuen, eta 8,3 bildu. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (4,5 milioi), ohiko gastuen eta zerbitzuen erosketa (1,9 milioi) eta ohiko transferentziak (537.000 euro). Inbertsioetan 400.000 euroko gastua egin zen.

Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek lau milioi egin zuten eta zuzeneko zergek hiru bat milioi.Tasa eta prezio publikoen bidez milioi bat eurotik gora bildu zen.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak ehuneko 7 handitu ziren, eta diru-sarreren gorakada apalagoa izan zen: ehuneko 1.

Udalak 800.000 euroko aurrezki garbia lortu zuen, eta diruzaintzako gerakina ere, 1,1 milioikoa. Epe luzeko zorra 2,7 milioi da, aurreko urtean baino ehuneko 13 gutxiago. Horrek guztiak argi erakusten du Atarrabiako udalaren finantza egoera hobetzen joan dela.

Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak, oro har, ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta baita 201eko abenduaren amaierako aurrekontu egoera ere. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, 1995etik gaurkotu gabe baitago.

Legezkotasunari dagokionez, Atarrabiako Udalaren jarduera ekonomikoak bete egiten du indarrean dagoen legedia.

Txostenak azken hamar urteotako gastu eta diru-sarreren bilakaera ere aztertu du. Horren konklusioa da inbertsio gehienak 2008tik 2010era egin zirela: 12 milioi. Orduz gero, behera egin dute nabarmen. Diru-sarrerei dagokienez, zuzeneko zergen gorakada nabarmentzen da. 2015eko diru-sarrera eta gastuak 2006koak baino apalagoak dira oraindik ere.