Skip to main content

ASOCEX

2007/11 Azkoiengo Udala (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/11 Azkoiengo Udala (2005) ()

Comptos Ganberak Azkoiengo Udalari buruzko 2005eko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertu ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

Azkoienek 5.741 biztanle zituen 2005eko amaieran. Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, urteko gastuak 5,6 milioikoak izan ziren eta dirusarrerak, berriz, 7,5 milioi. Datu horiek Udalaren gastu eta dirusarrerez gain, udal musika eskolarenak ere biltzen dituzte.

Gastuetan dirusail handiena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketari dagokiona da, horretara 1,8 milioi bideratzu baitziren. Bigarrena inbertsioak dira (1,6 milioi) etta hirugarren gastu handiena udal langileen soldatak dira: 1,5 milioi.

Dirusarrerei dagokienez, zerga eta tasen bitartez 2,3 milioi bildu ziren, beste 2,3 milioi udal ondasunen salmentari esker lortu zen eta ohiko transferentzien bitartez lorturikoak 1,9 milioi egin zuen.

Comptos Ganberak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera, eta baita 2005eko abenduaren 31ko aurrekontu egoera ere. Egoera balantzea ere finantza eta ondare egoeraren isla bada ere, salbuepen bat dago: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda, hain zuzen.

Udal finantza egoerari buruzko datu nagusiak hauek dira: Azkoiengo Udalak 800.000euriko superabita izan zuen 200eko amaieran. Urte amaierako diruzaintzako gerakina 2,8 milioikoa izan zen eta epe lluzeako zorra 2 milioi.