Skip to main content

ASOCEX

2002/06 Baldorbako Udalak (2000)Baldorbako Udal zerbitzuen antolaketa (2000)

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganbarak Baldorbako udalen fiskalizazio txostenak plazaratu ditu. Bailara osatzen duten udal guztien fiskalizazio txostenak egiteaz gain, Kontuen Ganbarak bertako udal zerbitzuen antolaketari buruzko txostena ere kaleratu du.

Lehen txosten multzoari dagokionez, Baldorbako herrien finantza egoera ona da eta, oro har, indarrean dagoen legedia bete egiten dute. Dena den, badira txostenek zehazten dituzten salbuespen batzuk

Txostenak dioenez, Baldorbako udalek 76.000 euro gastatzen dituzte zerbitzuetan (127 milioi pezeta). Dirutza horretatik administrazio gastuek hartzen dute zati handiena: 48.000 euro. Gainerako 28.000 eurotatik gehiena hiru arlotan banatzen da: kultura, mendiak eta gizarte gastuak.

Kontuen Ganbararen aburuz, Baldorbako udalek diru gehiegi gastatzen dute administrazio azpiegituran eta, beraz, udal zerbitzuak zentralizatzeak etekin handiak ekarriko lituzke. Kudeaketa sistemaren aldaketa legeak berak aurreikusi du eta udal batzuek ere antzeko nahia adierazi zuten Orbako Bailarako Elkartea sortzean.

Txostenak proposatzen duen zentralizazio prozesuak bi fasetan egin liteke: hasierakoan administrazio eta kontu sailak batuko lirateke: idazkaritza, Kontu hartzailetza, diruzaintza¿Ondoren ura, komunalak eta hirigintza zerbitzuen batasuna eginen litzateke.

Kontuen Ganbarak azpimarratzen duenez, aipaturiko prozesua oso onuragarria litzateke udal zerbitzuen kudeaketa eta zonako ongizate maila hobetzeko.