Skip to main content

ASOCEX

2005/03 Barañaingo Udala (2003)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/03 Barañaingo Udala (2003) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Barañaingo Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Fiskalizaturiko ekitaldia 2003koa da eta bertan honako gai hauek aztertu dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera.

Txostenak emaniko datuen arabera, Barañaingo Udalak eta haren erakunde autonomoek (Lagunak kiroldegia eta Luis Morondo Musika Eskola) 16 milioi euro gastatu zituzten eta 12,3 bildu.

Gastuetan handienak langileen ordainsariak eta inbertsioak dira (4,8 milioina euro). Ohiko gastu eta zerbitzuetan 3,4 milioikoak gastatu ziren.

Dirusarrerei dagokienez, bilduriko 12,3 milioitik, 5,6 ohiko transferentzien bidez lortu ziren, 2,8 milioi zuzeneko zergen bidez eta 880.000 euro tasei esker.

Txostenak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu buruturiko ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera.

Egoera balantzea ere finantza eta ondare egoeren isla da, nahiz eta salbuespen bat izan: ondasun zerrenda gaurkotu gabe dago, 1992koa baita.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere Udalaren aldekoa da, oro har indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Azkenik, txostenak udalaren finantza egoera aztertzen du. Alde horretatik, aipatzekoa da Udalak ez duela epe luzerako zorrik, baina ekitaldiaren amaieran 3,4 milioiko defizita izan zuela. Diruzaintzako gerakina ere gutxitzen joan da. 2002ko abenduan 4,8 milioikoa zen bitartean, urtebete geroago milioi batekoa baitzen.

Laburbilduz: Barañaingo Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua. Ikuspegi finantzierotik, Udalaren ekonomia egoerak ez du etorkizun argirik. Izan ere, orain arteko diru sarrera nagusienetakoa ¿hirigintza- desagertzear dago, hirigintza palnak aurreikusitako etxebizitzak eginak daudelako.

Horren aurrean, Comptos Ganberak dio Udalak eman beharreko zerbitzuak eta egin beharreko inbertsioak ongi aztertu behar direla, lehentasunak eta finantzaketa bideak finkatuz.

Erakunde autonomoei dagokienez, barne kontrola areagotzeko beharra azpimarratzen da. Udal erakundeak izanik, udal kontu-hartzailetzak kontrolatu egin behar du erakunde autonomoen ekonomia jarduera.

Txostenaren amaieran Barañaingo Auditorioa Fundazioaren egoera aztertzen da. Comptos Ganberak dioenez, Udalak 150.000 euroko dirutza jartzeaz gain, auditorioa bera, instalazio eta ekipamendua fundazioaren esku utzi zituen.

Fundazioaren kontuak aztertu dituen auditorearen txostena ikusita, Comptos Ganberak dio barne kontrola hobetu egin behar dela.