Skip to main content

ASOCEX

2009/14 Barañaingo Udala (2007)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/14 Barañaingo Udala (2007) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Barañaingo Udalaren 2007ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak Udalaren kontu orokorra, finantza egoera eta legezkotasuna aztertu ditu.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Barañaingo Udalak 16,1 milioi gastatu zituen 2007ko ekitaldian. Diru-sarrerak, berriz, 15,3 milioikoak izan ziren. Dirusarrera nagusiak bi motakoak dira: batetik, dirulaguntzak (%54) eta, bestetik, zergen bitartez lorturikoak: %45.

Barañaingo Udalaren gastuak handiagoak dira diru-sarrerak baino, eta horrek defizita sortzen du kontuetan. 2007an defizita ia milioi bat eurokoa izan zen.

Txostenak dioenez, Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurerkontu kitapena eta ondare egoera. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, gaurkotu gabe baitago. Legezkotasunaren gaineko azterketa ere Udalaren aldekoa da, haren ekonomia jarduerak legea bete egiten duelako.

Finantza egoerari dagokionez, Comptos Ganberak azken urteotan esandakoa nabarmentzen du: Barañaingo Udalak arazo larriak ditu bidegarritasuna lortzeko. Kontuan hartzekoa da Udalak duela gutxi arte hirigintzatik lortzen zituela gastuei aurre egiteko errekurtso nagusiak. Behin diru-iturri hori agortuta, Udalaren ekonomia egoerak okerrera egin du.

Comptos Ganberaren ustez, Udalak ahaleginak egin behar ditu lehentasunezko gastuak zeintzuk diren argitzeko, eta finantzabideak ere zehazteko. Zerga maila ere aztertu beharko luke, eta baita zerbitzuen prezioa eta biztanleak ordaintzen ari direnak. Eta funtsezkoak ez diren zerbitzuak martxan jarri aurretik, azterketa sakonak egiteko beharra azpimarratzen da.