Skip to main content

ASOCEX

2011/08 Barañaingo Udala (2009)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/08 Barañaingo Udala (2009) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Barañaingo Udalaren 2009ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan aztertzen diren gaiak honakoak dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken txostenetako gomendioen jarraipena.

Txostenak emaniko datuen arabera, Barañaingo Udalak eta haren erakunde autonomoek (Lagunak kiroldegia eta Luis Morondo Musika Eskola) 19,2 milioi euro gastatu zituzten. Diru-sarrerak, berriz, 19 milioikoa izan ziren.

Gastu-sail nagusia langileriarena da (8,2 milioi), ondoren ohiko ondasun eta zerbitzuak (5,1 milioi) eta inbertsioak (4,5 milioi). Diru-sarrerei dagokienez transferentzien bidez lorturikoa da garrantzitsuena: 7,7 milioi. Zerga eta tasen bitartez 6,8 milioi lortu zituen.

Comptos Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera. Salbuespen bakarra udal ondasun zerrenda da, 1992tik gaurkotu gabe baitago.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere Udalaren aldekoa da, oro har indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Azkenik, txostenak udalaren finantza egoera aztertzen du. Comptos Ganberak dioenez, 2004tik gastuak gehiago handitzen ari dira diru-sarrerak baino, eta diruzaintzako gerakina negatiboa izan azken urteotan. 2009ko amaieran 600.000 euroko gerakin negatiboa zuen. Udalaren epe luzerako zorra ere handitu egin da, eta 3,1 milioikoa zen 2009ko amaieran. Txostenak dioenez, Udalak ezin du zor gehiagorik hartu.

Azken urteotan bezala, txostenaren gomendio nagusia hauxe da: Udalaren bidegarritasuna ziurtatzeko plana egin behar da, hirigintzatik zetozen sarrerak agortu ondoren. Halaber, Baraberri hirigintza udal enpresari buruzko erabakia hartu behar da, duela 6 urte sortu bazen ere ez baitu lanik egin.