Skip to main content

ASOCEX

2000/12 Beriaingo Udala (1999)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2000/12 Beriaingo Udala (1999) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Beriaingo Udalaren fiskalizatze-txostena kaleratu du. Txostenak 1999ko aurrekontu-kitapena, ondare-egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera aztertzen ditu.

Txostenak emaniko datuen arabera, Beriaingo Udalak 254 milioi gastatu zituen iaz. Dirusarrerak, berriz, 385 milioikoak izan ziren. Urte amaierako superabita 111 milioikoa izan zen.

Gastuen ehuneko 62 \"funtzionamendu gastuak\" dira: langileria, ondasun eta ohiko transferentziak. Dirusarrerei dagokienez, udal zergen bitartez ehuneko 52 lortu zuen eta Nafarroako Gobernuaren transferentziei esker ehuneko 47.

Kontuen Ganbarak dioenez, aurrekontu-kitapenak ongi islatzen du 1999ko jarduera ekonomikoa. Egoera-balantzeak ere ongi islatzen du ondare egoera baina badira salbuespen batzuk, horien artean udal ondasun zerrenda ez dagoela eguneratua.

Txostenak dioenez, udal arduradunek indarrean dagoen legedia bete egiten dute baina kontratazioetan badira arau-hauste batzuk.

Kontuen Ganbarak Beriaingo Udalaren finantza-egoera ona azpimarratzen du gaur argitaraturiko txostenean. Izan ere, iazko abenduaren amaieran dirutzaintzako gerakina 124 milioikoa zen eta, gainera, Udalak ez zuen epe luzerako zorrik.