Skip to main content

ASOCEX

2016/13 Berriozarko Udala (2014)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/13 Berriozarko Udala (2014) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Berriozarko Udalaren 2014ko kontuak aztertu ditu. Bertan honako kontuei buruzko iritzia ematen da: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera ditu aztergai.

Txostenak dioenez, 2014an Berriozarko Udalak 6,2 milioi gastatu eta 6 milioi bildu zuen. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (3,2 milioi), beste ohiko gastu eta zerbitzuen gastuak (1,5 milioi), ohiko transferentziak (760.000 euro) eta inbertsioak (630.000 euro).

Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek 2,8 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 2,1 milioi eta udal tasek 730.000 euro.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak zein diru-sarerrak ehuneko 5 jaitsi ziren.

Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu eginiko jarduera eta aurrekontu egoera. Legezkotasuna ere ontzat hartzen da, Berriozarko Udalak indarrean dagoen legedia betetzen baitu.

Udalaren finantza-egoera ere ona da. Izan ere, udalak aurrezki garbi positiboa dauka, zorra hartzeko ahalmena ere, eta 1,3 milioi kutxan. Gainera, ez du epe luzerako zorrik, 2012an kitatu zuelako.

Azkenik, Kontuen Ganberak beste txostenetan eginiko gomendioak bete egin direla nabarmentzen du. Horietako bat zen aurrekontua garaiz onartzea, kudeaketarako oinarrizko tresna izan dadin.