Skip to main content

ASOCEX

2016/40 Berriozarko Udala (2015)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/40 Berriozarko Udala (2015) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Berriozarko Udalaren 2015eko kontuak aztertu ditu, honako gaiez iritzia emateko: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera ditu aztergai.

Berriozarko Udalak 93 langile ditu, eta beste 48 Berrikilan S.L. izeneko udal sozietatean. Aipaturiko enpresa kiroldegiaren kudeaketaz eta udal eraikinen garbiketaz arduratzen da.

Berriozarko Udalak iaz 5,8 milioi gastatu eta 6 milioi bildu zituen. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (3,2 milioi), beste ohiko gastu eta zerbitzuen gastuak (1,5 milioi), ohiko transferentziak (780.000 euro) eta inbertsioak (320.000 euro).

Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek 2,8 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 2,1 milioi eta udal tasek 800.000 euro.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %7 gutxitu ziren. Diru-sarrerak, berriz, 2014koen parekoak izan ziren.

Aurrekontu emaitza positiboa izan zen 276.000 eurotan. Berriozarko Udalak ez du zorrik eta, gainera, 3,8 milioi ditu altxortegian.

Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu eginiko jarduera eta aurrekontu egoera. Legezkotasuna ere ontzat hartzen da, Berriozarko Udalak indarrean dagoen legedia betetzen baitu.

Laburbilduz: Berriozarko Udalaren finantza egoera ona da. Izan ere, diru-sarrerak gastuak baino handiagoak dira, ez du zorrik eta altxortegian badu nahiko diru.