Skip to main content

ASOCEX

2001/16 Bianako Udala (2000)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2001/16 Bianako Udala (2000) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Bianako Udalaren fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren ekonomia egoera.

Txostenak emaniko datuen arabera, Bainako Udalak iaz 462 milioi bildu eta 549 milioi gastatu zituen. Udalak aurrekontuetan gastu handiagoak aurreikusi zituen baina futbol zelaia eta udal igerilekua egin behar zituen enpresen arazoak zirela-eta, inbertsioak atzeratu egin ziren eta hori izan da aurreikusiaren eta benetan eginiko inbertsioen arteko aldearen arrazoia.

Gastaturiko 549 milioitik ehuneko 56 inbertsioe dagokie, funtzionamendu gastuak ehuneko 41 dira eta, azkenik, finantza zamari aurre egiteko gastuen ehuneko 3 erabili zen.

Dirusarrerei dagokienez, zerga bidezkoek ehuneko 43 egiten dute, transferentziengatiko sarrerak ehuneko 43 dira eta ondarearen bitartez ehuneko 18 lortu zen.

Kontuen Ganbarak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu urteko gastu eta dirusarrerak. Ondare balantzeak ere, egoki islatzen du Udalaren ondasun egoera eta legezkotasunaren gaineko azterketak ere emaitza ona eman du, Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Udalaren finantza egoera ona da, Kontuen Ganbarak emaniko datuen arabera. Izan ere, urte amaieran Udalak 97 milioiko diruzaintzako gerakina zuen, aurrezki gordina ehuneko 36 izan zen eta epe luzerako zorra oso txikia: 8 milioikoa.

Kontuen Ganbarak gomendio batzuk eskaintzen dizkio Udalari, Udal kudeaketan hobetzen segitzeko baliagarriak izan daitezkeelakoan. Horien artean bi azpimarra daitezke: erosketetan barne kontrola areagotzea eta urteko memoria egitea, Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorrak agintzen duen bezala.