Skip to main content

ASOCEX

2012/11 Bianako Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/11 Bianako Udala (2010) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Bianako Udalaren 2010eko fiskalizazio txostena kaleratu du. Udal osoko bilkurak berak eskaturiko txostenean honako gai hauek aztertu dira: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza-egoera eta azken txostenetan emaniko gomendioen jarraipena.

Fiskalizaturiko urtean, Bianako Udalak 5,8 milioi gastatu eta 5,9 bildu zituen. Gastuen %40 inbertsioak dira, ohiko gastuak %30 eta langilerian %23 gastatu zen. Diru-sarrerei dagokienez, %55 transferentziak dira eta zergen bidezkoak %29.

Kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena, ondare egoera eta eragiketen emaitza. Legezkotasunaren gaineko azterketa ere udalaren aldekoa da, haren finantza jardueran legedia bete egiten duelako.

Kontuen Ganberak udalaren azken lau urteotako datu nagusiak aztertu ditu. Horren arabera, diru-sarrerak eta gastuak nabarmen jaitsi dira, %33 eta %54, hurrenez hurren. Ohiko diru-sarreren jaitsiera %30 izan da. Ohiko gastuak, ordea, %2 handitu ziren.

Inbertsio maila handiko garaia amaiturik, Bianako Udalaren aurrekontuak gaurko krisi garaira moldatu dira. Kontuan hartzekoa da, esaterako, 2007ko inbertsioak 8,7 milioikoak izan ziren bitartean, 2010ekoak bi milioikoak izan zirela. Kontuen Ganberak gastuetan zuhur jokatzen segitzeko eskatzen dio Udalari eta, ahal duen neurrian, diru-sarrerak handitzeko saia dadila.

Txostenak udal arlo ezberdinei dagozkien gomendioak biltzen ditu, Bianako Udalaren kudeaketa gero eta gardenago eta eraginkorragoa izan dadin.