Skip to main content

ASOCEX

2010/18 Billafrankako Udala (2008)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/18 Billafrankako Udala (2008) ()

Comptos Ganberak Billafrankako Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Bertan 2008ko kontu orokorra, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, Billafrankako Udalak 4,5 milioi gastatu eta 4,3 milioi bildu zituen. Zenbatekooi bi erakunde autonomoena gehitu behar zaizkie: Musika Eskola eta Virgen del Portal zahar-etxearena, hain zuzen. Lehenbizikoak 80.000 euro gastatu zituen eta bigarrenak 900.000 euro.

Udalak gastaturiko 4,5 milioitik bi inbertsioetara bideratu ziren, milio bat ohiko ondasun eta zerbitzutara eta beste horrenbeste langileriaren soldatetara. Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuen gorakada %30ekoa izan zen.

Diru-sarrerei dagokienez, bi milioi transferentzien bidez heldu ziren eta beste milioi bat zerga eta tasei esker.

Kontu orokorra azterturik, Comptos Ganberak akats bakarra aurkitu du: sistema informatikoak ez duela egoera-balantzea jasotzen. Bestela, kontuak ongi islatzen ditu urteko gastuak, diru-sarrerak eta aurrekontu emaitza.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere Udalaren aldekoa da, haren jarduera ekonomikoan indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Udalaren finantza-egoerari dagokionez, diru-sarrerak aski dira funtzionamendu gastuei eta finantza-zamari aurre egiteko. Aipatzekoa da Udalaren zorra 2,6 milioikoa dela, baina zenbateko hori urrun dago Udalak har lezakeen zor-mailatik.

Txostenak kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk eskaintzen dizkio Billafrankako Udalari.