Skip to main content

ASOCEX

1999/19 Burlatako Udala (1998)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

1999/19 Burlatako Udala (1998) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Burlatako Udalari buruzko fiskalizatze txostena plazaratu du. Txostenak 1998ko aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna, Udalaren egoera ekonomikoa eta azken txostenean eginiko gomendioen betetzea aztertzen ditu.

Burlatako Udalak hiru erakunde autonomo ditu: Hilarion Eslava Musika Eskola, Festa eta Kultura Patronatoa eta Kirol Patronatoa. Azken hiruotako langileria kontuan hartuz, Burlatako Udalak 251 langile ditu.

Txostenak dioenez, 1998ko aurrekontu kitapenak ongi islatzen du 1998ko udalaren jarduera ekonomikoa. Hala ere, badira aurrekontuan gaizki eginiko egozpen batzuk, txostenean zehaztuta daudenak.

Kontuen Ganbarak emaniko datuen arabera,1998ko ekitaldian Burlatako Udalak 1.574 milioi gastatu eta 1.470 milioi bildu zituen. Gastuen ehuneko 62 funtzionamendu gastuak dira (langileria, ondasun eta ohiko transferentziak) eta inbertsioak gastu guztien ehuneko 30 egiten du. Inbertsioetan garrantzitsuena N-121 errepideko obrak dira, errepidea zabaltzeko Udalak 285 gastatu zituelako.

Ondare egoeraren islari dagokionez, txostenak dio ezin duela iritzirik eman, batez ere udal ondare zerrende gaurkotu gabe dagoelako.

Legekoztasunaren atalean, Kontuen Ganbarak dio, oro har, Burlatako Udalaren jarduera ekonomikoa indarrean dagoen legedia errespetatuz egiten dela, baina badira salbuespen batzuk batez ere kontratazioetan.

Txostenak Burlatako egoera ekonomikoa ere aztertu du. Azterketaren ondorioz Kontuen Ganbarak epe luzerako zor maila handia azpimarratzen du. Izan ere, iazko abenduaren bukaeran Burlatako Udalaren zorra 1.380 milioikoa zen.

Aurreko txostenean eginiko gomendioak zenbateraino bete diren ere aztertu da. Horretan bi gai nabarmentzen dira. Alde batetik, Kontabilitate Publikoaren Plan Berria martxan jarri izanak aurrekontuen kudeaketa hobetu egin du. Dena den, barne kontrolean eta hirigintza arloan ez da deus hobetu, nahiz eta 1994ko txostenean bietan hobetu beharra azpimarratu.

Nafarroako Kontuen Ganbarak Burlatako Udalaren kudeaketa hobetzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu. Horien artean, azpimarratzekoa da barne kontrola eta aurrekontu kudekaeta hobetzeko proposatzen direnak. Halaber, kontratazioan legedia bete beharra azpimarratzen du Kontuen Ganbarak eta langileriaren kudeaketan ere aurrerapausoak beharrezkotzat jotzen ditu. Horretarako departamentu berezia sortzeaz gain, plantila udalaren beharretara egokitu behar da.

Hirigintza kudeaketari dagokionez, Kontuen Ganbararen iritziz indarrean dagoen legediaren araberako plana lehen bait lehen egin behar da. Horrez gain, obren kontrol eta jarraipena hobetu behar dira.

Erakunde autonomoen egoeraz ere iritzia eman du Kontuen Ganbarak. Alde batetik, sektore publikoari dagokion legedia bete behar dela dio, batez ere kontratazioak egiterakoan. Eta, bestalde, Kultura Patronatoa udal zerbitzu bihurtzeko gomendioa ematen du, patronatoak erabiltzen dituen errekurtsoen ehuneko90 udalarenak direlako.