Skip to main content

ASOCEX

2003/18 Burlatako Udala (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2003/18 Burlatako Udala (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Iruñerriko herriak 17.847 biztanle ditu eta bertako Udaletxean 193 langile ari dira lanean. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2002ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera.

Burlatako Udalak hiru erakunde autonomo ditu: Kirol Patronatua, Kultura Patronatua eta Musika Patronatua. Iazko gastu guztiak ¿aipaturiko erakundeenak barne- 13,6 milioi eurokoak izan ziren. Dirusarrerak, berriz, 14,5 milioikoak izan ziren.

Txostenak dioenez, 2002ko aurrekontua aurten onartu da eta, beraz, iazko ekitaldian duela bi urteko aurrekontua erabili zen. Aurreko urtean ere beste horrenbeste gertatu zen.

Comptos Ganberaren arabera, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera. Ondare balantzeak ere egoki islatzen du finantza egoera, baina bada salbuespen bat: ondasun zerrenda. Izan ere, aipaturiko zerrenda 1995ekoa da eta, beraz, gaurkotu egin behar da.

Legezkotsunari dagokionez, Burlatako Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran.

Txostenaren amaieran Udalaren finantza egoerari buruzko azterketa dago. Bertan Udalaren zor handia azpimarratzen da. Alde horretatik, Comptos Ganberaren iritziz ez dago argi Burlatako Udala zorrari aurre egiteko gauza izanen ote den. Udalak 10,7 milioi euroko zorra zuen iazko abenduan. Dirutzaren zati nagusia inbertsioetarako erabili da. Udalaren zor maila %12,6 da, zor mugatik oso hurbil. Hortaz, Burlatako udalak ahaleginak egin beharko ditu zorra ez handitzeko.

Laburbilduz: Burlatako Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua baina finantza egoera zaila dauka, batez ere epe luzerako zor maila handia delako. Egoerari aurre egiteko txostenak bidegarritasun plana martxan jartzeko eskatzen dio. Planak ohiko gastuak kontrolatu eta zor maila ez handitzeko balio beharko luke.