Skip to main content

ASOCEX

2009/04 Burlatako Udala (2007)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/04 Burlatako Udala (2007) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalaren 2007ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2007ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera.

Txostenak emaniko datuen arabera, Burlatako Udalaren 2007ko gastuak 16,5 milioikoak izan ziren eta dirusarrerak, berriz, 15,8 milioi. Gastuetan handienak langileriarenak dira: 8 milioi euro. Ondoren ohiko gastu eta zerbitzuak daude (3,4 milioi). Inbertsioetan hiru milioi gastatu ziren.

Dirusarrerei dagokienez, ohiko transferentziek ¿Nafarroako Gobernuarenak gehienak- 6,8 milioi egin zuten. Zergen bitartez lorturikoa 3,2 milioi izan zen, eta udal tasa eta prezioei esker 2,5 milio lortu ziren.

Comptos Ganberaren arabera, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera. Hala ere, bi salbuespen aipatzen dira: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda eta Hirigintza Udal Elkartearen kontuetan dauden zenbait akats.

Legezkotsunari dagokionez, Burlatako Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran, baina arlo horretan ere salbuespen bat dago: ez duela betetzen Udal lur ondasun eta hirigintza hitzarmenen erregistroari dagokion legedia.

Txostenaren Udalaren finantza egoerari buruzko azterketa ere biltzen du. Hona hemen datu nagusiak: 2007ko ekitaldian 60.000 euroko superabita izan zuen. Epe luzerako zorra 5,3 milioikoa zen eta diruzaintzako gerakin negatiboa zuen: 1,3 milioi.

Burlatako Udalaren finantza egoera, beraz, kezkatzeko modukoa da. Batetik, diru arazoak dituelako, hartu duen zor maila ere handia delako, eta zorrari aurre egiteko arazoak izanen dituelako.

Txostenak hirigintza arloa ere aztertu du. Udalak Ripaberri udal elkartea sortu zuen. Udal Hirigintza elkartearekin batera kide pribatu batek ere parte hartzen du enpresa horretan. Kide pribatuaren esku daude akzioen %49. Udalak lau lur-sail saldu zizkion kide pribatua duen udal enpresari, Foru Legeak aginduriko eskakizunak bete gabe.

Bestalde, Udalak profesional batzuen zerbitzuak kontratatu ditu hirigintzaren garapenerako, eta horretan ere ez da bete Kontratazio Legeak agindurikoa.

Txostenak Burlatako alkateak hirigintza arloaz eginiko alegazioak jasotzen ditu, eta baita Comptos Ganberaren erantzuna ere.