Skip to main content

ASOCEX

2010/01 Burlatako Udala (2008)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/01 Burlatako Udala (2008) ()







Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalaren 2008ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak lau gai nagusiri buruzko iritzia ematen du: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera.
Txostenak emaniko datuen arabera, Burlatako Udalaren 2008ko gastuak 16,5 milioikoak izan ziren eta dirusarrerak, berriz, 17,2 milioi. Gastuetan handienak langileriarenak dira: 8,3 milioi euro. Ondoren ohiko gastu eta zerbitzuak daude (3,8 milioi). Inbertsioetan 2,2 milioi gastatu ziren.
Dirusarrerei dagokienez, ohiko eta kapital transferentzien bidez 10,6 milioi lortu zituen. Zerga eta tasek 5,7 milioi eman zituzten.
Aurrekontu emaitzak 1,6 milioiko galera eman zuen eta diruzaintzako gerakina ere negatiboa izan zen. 2008ko amaierako epe luzerako zorra 4,4 milioikoa zen. Burlatako Udalaren zor maila %8,4 da, zor muga baino askoz handiagoa.
Comptos Ganberaren arabera, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera. Hala ere, salbuespen bat aipatzen da: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda.
Legezkotsunari dagokionez, Burlatako Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran, baina arlo horretan ere salbuespen bat dago: ez duela betetzen Udal lur ondasun eta hirigintza hitzarmenen erregistroari dagokion legedia.
Finantza egoerari dagokionez, Burlatako Udalaren zor maila handia azpimarratzen da. Udalak likidezia arazo larriak izan ditu, zor maila oso handia eta diruzaintzako gerakin negatiboa. Hori guztia kontuan hartuz, ez dago batere garbi gastu orokorretarako behar dituen errekurtsoak lortzeko gai izanen ote den. Horregatik, Comptos Ganberaren txostenak hurrengo urteotarako bidegarritasun plana egiteko beharra aipatzen du.
Bestalde, txostenak Ripaberri Desarrollo Urbano enpresa berria ere aipatzen du, Burlatako hirigintza enpresak eta kide pribatu batek 2008ko ekainean sortua. Txostenak dioenez, kidearen aukeraketa prozesua ez zen behar bezala egin. Aipatzekoa da urte berean Ripaberri Desarrollo Urbano enpresak udal lau lur sailetan etxebizitzak eraikitzeko lizitazioa egin zuela, eta kide pribatuarena izan zen eskaintza bakarra. Hari eman zion 19,9 milioiren truke.
Azkenik, iaz antzeko beste hirigintza enpresa mistoa sortzeko pausuak egin ziren, Udalak Ripagainan dituen hiru udal lur sailetan etxebizitzak eraikitzeko.