Skip to main content

ASOCEX

2016/08 Burlatako Udala (2014)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/08 Burlatako Udala (2014) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Burlatako Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan, 2014ko kontu orokorra, legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, Burlatako Udalak 14,8 milioi gastatu eta 15,1 bildu zituen. Gastuetan langileriarena da nagusia: 8 milioi. Beste 4,4 milioi ohiko ondasun eta zerbitzuetan gastatu ziren, eta 1,4 milioi ohiko transferentzietan.

Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek 6,3 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 4,8 milioi eta prezio publikoek 2,6 milioi.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %6 gutxitu ziren eta diru-sarrerak, berriz, maila berdintsuan gelditu ziren.

Txostenak 2006tik 2014ra arteko gastu eta diru-sarreren bilakaera aztertu du. Begi bistakoa da, alde horretatik, gastuak nabarmen gutxitu direla, batez ere inbertsioen jaitsieragatik. Aipatzekoa da 2009ko gastuak ia 20 milioira heldu zirela, eta urte hartan 4,4 milioiko inbertsioak egin zirela. 2014an 400.000 milioiko inbertsioak egin ziren.

Kontuen Ganberak dioenez, kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena, ondare egoera eta eragiketa ekonomikoak. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, gaurkotu gabe dagoelako.

Legezkotasunari dagokionez, udalak haren finantza-jardueran bete egiten du indarrean dagoen legedia.

Finantza egoera hobetu egin da azken urteetan, bi arrazoirengatik: inbertsioak jaitsi direlako eta ohiko diru-sarrerak gastuak baino handiagoak izan zirelako. Kontuen Ganberak bide horretatik segitzeko gomendio ematen du, udalaren bidegarritasun ekonomikoa bermatzeko.