Skip to main content

ASOCEX

2008/28 Castejoneko Udala (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/28 Castejoneko Udala (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Castejoneko Udalaren 2006ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: kontu orokorra, aurrekontu kitapena, legezkotasuna eta Udalaren finantza egoera.

Castejoneko Udalak bi erakunde autonomo ditu: Solidaridad Zahar Etxea eta Udal Musika Eskola. Udalak ez ditu kontu bateratuak aurkezten, ezta galdu-irabazien kontua ere, ez Udalarena, ez erakunde autonomoena.

Txostenak emaniko datuen arabera, Udalaren gastuak 8,9 milioikoa izan ziren eta dirusarrerak, berriz, 9,2 miloi. Gastuetan handienak honakoak dira: inbertsioak (3,7 milioi), ohiko ondasun eta zerbitzuak (2 milioi eta erdi) eta langileria (1,6 milioi). Dirusarrerei dagokienez, zuzeneko zergak, zeharkakoak eta tasak dira diru iturri nagusia: zazpi milioi.

Udalaren kontu orokorra aztertuta, Comptos Ganberak akats batzuk antzeman ditu. Egoera-balantzeak, esaterako, 3,9 milioiko zorra jasotzen du, benetakoa 5 milioikoa bada ere. Bestalde, ondasun zerrenda gaurkotu gabe dago, eta, esan bezala, ez dago udalaren eta erakunde autonomoen kontuak biltzen dituen dokumenturik.

Comptos Ganberak dioenez, Udalaren ekonomia jarduerak legediaren arabera egiten da, baina arlo horretan ere bada salbuespenik: abokatuaren kontratazioa ez dago legediaren arabera egina.

Azkenik, Udalaren finantza egoera aztertzen du. Alde horretatik, urteko dirusarrerak gastuak baino handiagoak izan zirela nabarmentzen da. Bien arteko diferentzia 2 milioikoa izan zen, baina kontuan hartzekoa da Udalak ez ohiko dirusarrera izan zuela: Sociedad Eléctrica Ribera del Ebro enpresarekin sinaturiko hitzarmenari esker jasotako 5 milioi, hain zuzen.